Lankide eztabaida:Aazkasle

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Ongi etorri, Aazkasle, euskarazko Wikipediara!

Hau zure eztabaida orria da, beste wikilarien mezuak jasotzeko balioko dizuna. Gainera, lankide orria ere baduzu; nahi izanez gero, hor jar ditzakezu zeure datuak, interesak, hitz egiten dituzun hizkuntzak... (zeure lankide orria egiteko informazioa nahi baduzu, ikus orrialde hau).

Lehendabizi, irakur ezazu Wikipedian nola lagundu dezakezun argitzen dizun orria.

Geroago, lotura hauek erabilgarriak izan daitezke:

Artikulu jakin batez ohar edo iradokizunen bat egiteko, artikulu horren eztabaida orrian idatz dezakezu. Wikipediari buruzko galdera, ohar edo iradokizun orokorra baldin bada, berriz, Wikipediako Txokoa duzu horretarako toki egokiena. Eta hainbat Wikiproiektu ditugu, gai jakin batzuetan parte hartzen lagunduko dizutenak.

Gainera, badugu posta-zerrenda bat euskarazko Wikipedian, izena eman dezakezu hor.

Wikipedialari jakin bati idazteko edo erantzuteko, haren eztabaida orrian idatzi beharko duzu. Bestela, ez zaio mezu bat duela jakinarazteko oharra azalduko, eta agian ez da konturatuko idatzi diozula. Eztabaida orriaren goialdean «Mintzagaia gehitu» lotura aurkituko duzu. Hor klik eginez, mezua sortzeko aukera izango duzu. Mesedez, ez zaitez ahaztu mezuaren bukaeran zure erabiltzaile sinadura edo zigilua ezartzeaz; bestela, ezingo dugu jakin nork idatzi duen, nori erantzun behar diogun.


ES: Si no comprende o no sabe escribir en nuestra lengua y desea comunicarse con nosotras y nosotros, por favor, acuda a la Embajada.
FR: Si vous ne comprenez pas ou ne savez pas écrire dans notre langue et souhaitez communiquer avec nous, s'il vous plaît, visitez l'Ambassade.
EN: If you do not understand or you cannot write in our language and you want to tell us something, please visit the Embassy.
DE: Wenn Sie unsere Sprache nicht verstehen oder nicht schreiben können und Sie bei uns mitreden möchten, dann besuchen Sie bitte die Botschaft.

--EnzaiBot (eztabaida) 15:46, 11 apirila 2012 (UTC)

Eztabaida orrietako azalpenak[aldatu iturburu kodea]

Ikusi dut «Trafalgarko gudua» artikuluan oker zegoen datu bat zuzendu duzula, ondo egina. Horrelako zuzenketak egitean, hau da, inolako zalantzarik gabe akatsak diren datuak zuzentzean, eztabaida orrian oharra utzi beharrik ez dago, aski da aldaketaren «Laburpena» eremuan azalpen txiki bat jartzea.

Hobe da eztabaida orrian oharra idaztearena eztabaidatsu izan daitezkeen kasuetarako uztea. Batez ere, alferrikako lanik egin ez dezazun idazten dizut mezu hau; izan ere, Wikipediarako ekarpen handiagoa da bi akats zuzentzea, akats nabarmen bat zuzendu eta ohar bat idaztea baino...

Pozten nau wikilari berri bat dugula ikusteak, ongi etorria wikigintza lanetara. Laguntzarik behar izanez gero, gustura lagunduko dizut, ahal dudan neurrian. --Xabier Armendaritz 2012-04-13, 11:53 (Eguzk.)

Kaixo Xabier, eskerrik asko abisuarengatik eta ongietorriarengatik, kontuan izango dut esandakoa.
Hasi besterik ez naiz egin eta irakurtzeke ditut laguntza orri ia denak, baina behar izanez gero zugana joko dut, mila esker.
-Aazkasle (eztabaida) 15:09, 13 apirila 2012 (UTC)

Arroxelako gudua[aldatu iturburu kodea]

Aupa! Zure artikuluan aldaketa batzuk egin ditut. Guduentzat {{Gerra infotaula}} txantiloia dugu eta nahiko erabilgarria da. Kategoriak ere gehitu dizkiot, artikulu guztiak kategorizatuta egon behar direlako eta, azkenean, izena aldatu dut (Euskaltzaindiak "Arroxela" hobesten duelako. Galderaren bat baduzu egizu lasai, pozgarria da hasiberri batek hain artikulu txukun idatzi duela ikustea. --Marklar (eztabaida) 17:45, 13 apirila 2012 (UTC)

Kaixo Marklar! Ikusi dut bai artikulua txukundu duzula, ba al dakizu nola? Ni neu ere horretantxe nengon (txantiloia sortu dut -Trafalgarko guduan azaltzen dena oinarritzat hartuz-) eta behin aldaketekin gustura orrialdera gordetzera nindoala Wikipediak beste erabiltzaile batek (zuk) aldaketak egin dituela esan dit! Adiós nire lanari! Zorionez zure taula nirea baina askoz hobea dela ikusi dut, baita zuzenketak ere egin dizkidazula: benetan eskertzen dizut. Kategorizatzen, fundamentuzko txantiloiak egiten... ikasi beharra dut oraindik.
Hainbat galdera ditut:
  1. Nola jartzen da "menú" antzeko hori artikuluetan? (eskema antzekoa dena)
  2. "Arroxelako gudua" artikuluan hainbat lotura (adb.: Ambrosio Bocanegra) gorriz daude, zer da komenigarriagoa: horiei buruz artikulu berriak idaztea nahiz eta eduki eskaxekoak izan edota loturak ezabatzea?
Eskerrik asko zure ekarpenengatik!
-Aazkasle (eztabaida) 18:12, 13 apirila 2012 (UTC)
Haber:
1. Berriro zure lana zapaldua ez izateko (nahiko lan badugu, pena da biok lan bera egitea) erabili {{Lanean}} txantiloia, {{Lanean|Aazkasle}} idatziz.
2. Menu hori artikulua atal asko dituenean agertzen da, wikipediaren kodeak berak egiten du.
3. Sortu gabeko artikuluei buruz hainbat teoria daude. Hori, zure esku.
Ah, eta barkatu zure lana alferrik galtzeagatik. --Marklar (eztabaida) 18:35, 13 apirila 2012 (UTC)
Kaixo Marklar! Eskerrik asko berriro ere zure laguntzagatik, nahiko galduta nabil-eta. Nire lana alferrik galtzeak ez du axola, zurea, esan bezala, hobea baitzen. Kontuan izango dut "Lanean" txantiloia erabiltzearena. Aio! -Aazkasle (eztabaida) 18:47, 13 apirila 2012 (UTC)

Hemen duzu horri buruzko laguntza. Kategoriak jartzeko, gainera oso-oso baliagarria da HotCat programa. HotCat zure kontuan instalatzeko, goian eskuinean duzun «Hobespenak» aukeran sartu, gero «Gadgetak» aukeran, eta hor klika ezazu «HotCat» laukitxoan. Horrela, aise jarri eta aldatu ahalko dituzu kategoriak, artikuluaren orriaren behealdean. --Xabier Armendaritz 2012-04-14, 19:11 (Eguzk.)