Lankide eztabaida:Ander Mendiluze haurpro

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Ongi etorri, Ander Mendiluze haurpro, euskarazko Wikipediara!

Hau zure eztabaida orria da, beste wikilarien mezuak jasotzeko balioko dizuna. Gainera, lankide orria ere baduzu; nahi izanez gero, hor jar ditzakezu zeure datuak, interesak, hitz egiten dituzun hizkuntzak... (zeure lankide orria egiteko informazioa nahi baduzu, ikus orrialde hau). Nahi baduzu ere zure proba orrian idazten has zaitezke.

Lagungarriak izan daitezkeen loturak

Wikipedian laguntzeko modu ugari daude. Horietako batzuk Wikipedian nola lagundu dezakezun argitzen duen orrian bildu ditugu.

Artikulu jakin batez ohar edo iradokizunen bat egiteko, artikulu horren eztabaida orrian idatz dezakezu. Wikipediari buruzko galdera, ohar edo iradokizun orokorra baldin bada, berriz, Wikipediako Txokoa duzu horretarako toki egokiena. Eta hainbat Wikiproiektu ditugu, gai jakin batzuetan parte hartzen lagunduko dizutenak.

Wikilari jakin bati idazteko edo erantzuteko, haren eztabaida orrian idatzi beharko duzu. Bestela, ez zaio mezu bat duela jakinarazteko oharra azalduko, eta agian ez da konturatuko idatzi diozula. Eztabaida orriaren goialdean «Gehitu atala» lotura aurkituko duzu. Hor klik eginez, mezua sortzeko aukera izango duzu. Mesedez, ez zaitez ahaztu mezuaren bukaeran zure erabiltzaile sinadura edo zigilua ezartzeaz; bestela, ezingo dugu jakin nork idatzi duen, nori erantzun behar diogun.


ES: Si no comprende o no sabe escribir en nuestra lengua y desea comunicarse con nosotras y nosotros, por favor, acuda a la Embajada.
FR: Si vous ne comprenez pas ou ne savez pas écrire dans notre langue et souhaitez communiquer avec nous, s'il vous plaît, visitez l'Ambassade.
EN: If you do not understand or you cannot write in our language and you want to tell us something, please visit the Embassy.
DE: Wenn Sie unsere Sprache nicht verstehen oder nicht schreiben können und Sie bei uns mitreden möchten, dann besuchen Sie bitte die Botschaft.
RU: Если Вы не понимаете или не можете писать на нашем языке, но хотите поделиться с нами чем-либо, пожалуйста, посетите наше посольство.

08:22, 3 martxoa 2017 (UTC)

Marierrauskin

Marierrauskin, Errauskine izenaz ere ezaguna, Europan zehar ezaguna den ipuin bat da, eta ahozko tradizioan ez ezik idatzizko bertsioetan ere hainbat aldaera izan ditu. Historian zehar bertsio ezberdinak idatzi dira, baina ezagunenak Charles Perrault-en eta Grimm anaien obrak dira.

IPUINA:

Bazen behin gizon adeitsu bat alaba bat zuena, goxoa eta onbera, haren emaztea zena gogorarazten zioten ezaugarriak. Emakume harro eta zeken batekin ezkondu zen bigarrenez, oso antzekoak ziren bi alaba harroren ama.

Ezkontza ospatuta, amaordeak, neskaren ezaugarri onak ikusita, etxeko lan gogor eta umilenak agindu zizkion. Bere alabek gela dotoreak zituzten bitartean, neskame gazteak lastategian egiten zuen lo.

Zorigaiztokoak dena jasaten zuen pazientzia handiz; ez zen ezta bere aitari kexu egiteko gai ere, eta hura ez zen ezertaz ohartzen, emazte larderiatsu eta mespretxatzaileak menderatuta baitzuen.

Egunak joan eta egunak etorri, lan asko egin ondoren, nekatuta eta umiliatuta, tximiniaren txokoan babesten zen, sugarren berotan eta errautsetatik hurbil eserita; horregatik jarri zioten izen hau: Errauskine.

Goiz batean, erregearen semeak dantzaldi bat iragarri zuen eta bere erresumako neska gazte guztiak gonbidatu zituen.

Hona hemen bi ahizpak soinekoak, ileordeak eta pitxiak aukeratzen jaiko ederrena izateko eta horrela printze lerdenarekin ezkontzeko aukera edukitzeko. Kezkatiena Errauskine zen; ohiko etxeko lanak egiteaz gain, ahizpak probatzen zituzten arropak garbitu, josi eta lisatu behar izaten zituen.

Azkenean heldu zen desiratutako jauregiko dantzaldia. Zoritxarreko Errauskinek bi ahizpa dotoreak agurtu zituen. Bakarrik geratu bezain laster, negar batean jarri zen etxeko errautsen ondoan.

Aita aldeko maitagarriak, hain goibel ikusita eta dantzaldira joateko haren nahia ezagututa, baratzetik kalabazarik handiena ekartzeko agindu zion. Neskatilaren harridurarako, maitagarriaren makilatxo magikoak karroza zoragarri bihurtu zuen barazkia. Magia berarekin, lastategiko arratoiak eta saguak karroza bitxi haren zaldi eta lekaio bihurtu zituen.

Ukitu magiko zehatzekin, maitagarriak urrezko zetazko soineko zoragarri bihurtu zituen neskatilaren arropa zaharrak. Kristalezko zapata distiratsuak jarri zizkion, gaueko hamabiak baino lehen dantzaldia uzteko gomendatuta. Ez bazuen betetzen, sorginkeria desagertu egingo zen eta karroza kalabaza eta zaldiak arratoi bihurtuko ziren.

Jauregira heldu bezain laster, gazte ezezagun bat dantzaldira heldu berri zela esan zioten printzeari. Egongela handia zeharkatzean, bertako guztiak mututu egin ziren iritsi berriaren aparteko edertasuna mirestean.

Hura ikustean, printzea neskatilarekin maitemindu zen; gau guztia egon zen harekin dantzan. Inork ez zuen neska ederra ezagutu, ez amaordeak, ezta bi ahizpa jeloskorrek ere, harengana hurbiltzen saiatzen baziren ere.

Ohartu gabe, orduak joan eta hamabietako kanpaiek jo zuten. Errauskinek korrika egin zuen alde, presarekin eskaileretan kristalezko zapata bat galdu zuen eta printzeak, ihes azkarrak txundituta, jaso zuen. Errauskine nekatuta eta ohiko arropekin jantzita heldu zen etxera, baina kristalezko zapata bat zeukan berarekin.

Printzeak jauregiko guardiari galdetu zion ea ikusi zuen printzesa bat irteten. Handik arropa pobreekin jantzitako neskatila bat baino ez zela irten erantzun zion.

Erregearen semeak, tronpeta soinuz, dantzaldiaren gauean aurkitutako kristalezko zapatari egokitzen zitzaion oina zeukan neskarekin ezkonduko zela iragartzen zuen ediktu bat argitaratu zuen.

Erresumako neska gazte guztiek zapata probatu zuten, printzeak aukeratua izateko itxaropenarekin. Bi ahizpen etxera heldu zenean, biak saiatu ziren ahalegin handiz oina zapata distiratsuan sartzen; dena alferrikakoa izan zen. Errauskinek ea berak ere proba zezakeen galdetu zuen. Ahizpek iseka egiten zioten bitartean, kristalezko zapata bikain sartu zen bere oinean. Errauskinek zapataren bikotekidea erakutsi zien bertan zeuden guztiei. Une horretan maitagarria agertu zen eta makilatxo magikoarekin berriro bihurtu zituen Errauskineren arropa zaharrak soineko eder. Bertan zeudenak azkar konturatu ziren bera zela jauregiko dantzaldira joandako neskatila. Ahizpaordeek barkamena eskatu zioten emandako tratu txarrengatik. Errauskinek bihotzez barkatu zien.

Erregina bezala jantzita jauregira eraman zuten printzearekin topa zedin, eta printzeak ikusi zuenean, lehen aldiz baino are ederragoa iruditu zitzaion. Egun batzuk geroago ezkondu egin ziren. Oso zoriontsuak izan ziren eta hala bazan...

BERTSIO EZBERDINEN TAULAK:

Errauskineren izenak hainbat hizkuntzatan:

Gaztelaniaz: Cenicienta: Errautsetatik hurbil lan egiten duena. Euskara: Errauskine: Errauts hitzetik dator. Katalanez: Ventafocs: Etxeko suari haizea ematen diona hura bizitzeko. Frantsesez: Cendrillon: Izen hau lanak bukatuta errautsetatik hurbil atseden hartzen duen gazteari ematen zaio. (Frantsesez, errautsa: cendre). Ingleses: Cinderella

Bitxikeriak:

- Jules Massenetek opera bat konposatu zuen protagonista berarekin: Cendrillon. Baleterako bi bertsio daude, egile hauek eginak: S. Prokofiev eta Johann Strauss. - Irudi ezagunenak Walt Disneyrenak dira, 1950ean marrazki bizidunekin egindako Errauskineren istorioaren produkziokoak. - “Errauskine” hitza kirol-munduan ere erabiltzen da a priori hobeak diren talde edo jokalarien kontra lehiaketa batean parte hartzen duen talde edo jokalari bat izendatzeko. - “Errauskine” kirol-txapelketa batean hasieran berarengandik espero zena baino askoz ere eta hobea dela erakusten duen talde edo jokalari bati ere esaten zaio. Egun, ustekabe ederra emandako jokalari edo talde deituko genioke.

Har ezazu parte Wikimedia 2030 Estrategiaren eztabaidan[aldatu iturburu kodea]

eu

16 urtez Wikilariok lan egin dugu, elkarrekin, gizateriaren historian eraiki den jakintza librearen iturririk handiena eraikitzeko. Gaur egun webgune talde bat baino zerbait gehiago gara. Mugimendu bat gara, baloreekin eta helburu indartsu batekin: mundu bat non gizaki bakoitzak, libreki, jakintza guztiaren batura parteka dezakeen.

Mugimendu gisa eztabaida bat hasi dugu etorkizuneko munduan Wikimediak izan behar duen paperari buruz. Eztabaidan parte hartzera gonbidatzen zaitugu.

Honako hau da erantzun nahi dugun galdera handia:

Zer da mugimendu gisa
lortu edo eraiki nahi duguna hurrengo 15 urteotan?
Har ezazu parte eztabaidan

Mezu hau jaso duzu azken 30 egunotan aldaketaren bat egin duzulako Wikipedian. Edozein galdera baduzu, idatzi Theklan lankideari. -MediaWiki message delivery (eztabaida) 20:34, 19 martxoa 2017 (UTC)