Lankide eztabaida:Claudia Delgado Garcia

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Ongi etorri, Claudia Delgado Garcia, euskarazko Wikipediara!

Hau zure eztabaida orria da, beste wikilarien mezuak jasotzeko balioko dizuna. Gainera, lankide orria ere baduzu; nahi izanez gero, hor jar ditzakezu zeure datuak, interesak, hitz egiten dituzun hizkuntzak... (zeure lankide orria egiteko informazioa nahi baduzu, ikus orrialde hau). Nahi baduzu ere zure proba orrian idazten has zaitezke.

Lagungarriak izan daitezkeen loturak

Wikipedian laguntzeko modu ugari daude. Horietako batzuk Wikipedian nola lagundu dezakezun argitzen duen orrian bildu ditugu.

Artikulu jakin batez ohar edo iradokizunen bat egiteko, artikulu horren eztabaida orrian idatz dezakezu. Wikipediari buruzko galdera, ohar edo iradokizun orokorra baldin bada, berriz, Wikipediako Txokoa duzu horretarako toki egokiena. Eta hainbat Wikiproiektu ditugu, gai jakin batzuetan parte hartzen lagunduko dizutenak.

Wikilari jakin bati idazteko edo erantzuteko, haren eztabaida orrian idatzi beharko duzu. Bestela, ez zaio mezu bat duela jakinarazteko oharra azalduko, eta agian ez da konturatuko idatzi diozula. Eztabaida orriaren goialdean «Gehitu atala» lotura aurkituko duzu. Hor klik eginez, mezua sortzeko aukera izango duzu. Mesedez, ez zaitez ahaztu mezuaren bukaeran zure erabiltzaile sinadura edo zigilua ezartzeaz; bestela, ezingo dugu jakin nork idatzi duen, nori erantzun behar diogun.


ES: Si no comprende o no sabe escribir en nuestra lengua y desea comunicarse con nosotras y nosotros, por favor, acuda a la Embajada.
FR: Si vous ne comprenez pas ou ne savez pas écrire dans notre langue et souhaitez communiquer avec nous, s'il vous plaît, visitez l'Ambassade.
EN: If you do not understand or you cannot write in our language and you want to tell us something, please visit the Embassy.
DE: Wenn Sie unsere Sprache nicht verstehen oder nicht schreiben können und Sie bei uns mitreden möchten, dann besuchen Sie bitte die Botschaft.
RU: Если Вы не понимаете или не можете писать на нашем языке, но хотите поделиться с нами чем-либо, пожалуйста, посетите наше посольство.

--LainobeltzBot (eztabaida) 11:20, 1 azaroa 2023 (CET)[Erantzun]

Dora esploratzailea[aldatu iturburu kodea]

Kaixo Claudia. Dora esploratzailea saila euskaraz existitzen da, beraz gaztelaniaz duten izenak ez ditugu jarri behar, baizik eta euskarazkoak. Theklan (eztabaida) 11:06, 16 azaroa 2023 (CET)[Erantzun]

Era berean, euskaraz existitzen dela esatea ahaztu zaizu artikuluan. Theklan (eztabaida) 17:27, 21 azaroa 2023 (CET)[Erantzun]
Mesedez, irakurri hau, desegiten jarraitu aurretik. Theklan (eztabaida) 22:20, 21 azaroa 2023 (CET)[Erantzun]
Kaixo. Badakit euskaraz existitzen dela, baina ez dugu informaziorik aurkitu euskarazko bertsioaren inguruan. claudiadetaiarac (eztabaida) 22:26, 21 azaroa 2023 (CET)[Erantzun]
Horrek ez du justifikatzen gaztelaniazko izenak jartzea, edo Hego Amerikako bikoizketakoak zeintzuk diren jartzea, euskarazkoa egonda. Bestetik, bilatzea zen: https://dubdb.fandom.com/wiki/Dora_esploratzailea. Theklan (eztabaida) 22:28, 21 azaroa 2023 (CET)[Erantzun]
Bestetik, euskarazko Wikipediako loturak euskarazko Wikipediara egiten dira. Eta filma, telesail eta abarren izenburuak, euskaraz ez badaude, jatorrizkoan (ingelesez). BEhin eta berriz ari zarete gauza berbera ezabatzen, eta egiten duzuen bakarra da boluntarioei lana eman. Theklan (eztabaida) 22:30, 21 azaroa 2023 (CET)[Erantzun]
Egia esanda, justifikazioa ona da. Webgune horretan ez dago ia informazioirik, bakarrik bikoizketa-aktoreak agertzen dira, gainera, beste bikoizketa aktoreak aipatzea garrantzitsua dela pentsatzen dugu, artikulua sakontzeko.
Beste alde batetik, aipatu duzun bezala, telesailaren deribatuak euskaraz ez badaude, ingelesez ipini ahal ditugu, bai, baina ezin dugu egin, ezin dugulako artikulua idatzi nahiz eta gure artikulua izan, horregaitik ezabatzen ari gara, gure artikulua da, beraz, bakoitzak bere forma dauka idazteko, baina ez horregaitik aldatu begar duzu artikuluaren zati handi bat, gainera, ez daude ez ortografia, ez gramatika akatsak, irakasleagaz zuzendu ditugu eta. claudiadetaiarac (eztabaida) 22:39, 21 azaroa 2023 (CET)[Erantzun]
Ez, ez da zuen artikulua. Wikipedia lan kolektibo bat da eta telesailen artikulu buruzko arau batzuk eta Estilo gida bat dago. Bestetik, "beste bikoizketa aktoreak" esatea faltsua da hemen. Gaztelaniazko bertsioarekin ari zarete, baina beste hamarnaka hizkuntza daude eta ez zaudete horiek jartzen. Euskarazko Wikipedian euskarazkoak jartzen dira. Pertsonaien izenak ere euskaraz eman behar dituzue, eta hori da akatsetako bat. Artikulua jada aldatu dezakezue, baina mesedez, arauak errespetatuta. Theklan (eztabaida) 22:43, 21 azaroa 2023 (CET)[Erantzun]
“Ikusi historia”n utzi duzun komentarioa ikusi dut. Zuk editatu duzun modua desegin egin dut, nire bertsioa konpontzeko. claudiadetaiarac (eztabaida) 22:59, 21 azaroa 2023 (CET)[Erantzun]
Konpondu orain dagoen bertsiotik. Utzi Wikipedia bandalizatzeari. Eta esan zure irakasleari idazteko, mesedez. Theklan (eztabaida) 07:26, 22 azaroa 2023 (CET)[Erantzun]