Lankide eztabaida:Ekaitz23

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Ongi etorri, Ekaitz23, euskarazko Wikipediara!

Hau zure eztabaida orria da, beste wikilarien mezuak jasotzeko balioko dizuna. Gainera, lankide orria ere baduzu; nahi izanez gero, hor jar ditzakezu zeure datuak, interesak, hitz egiten dituzun hizkuntzak... (zeure lankide orria egiteko informazioa nahi baduzu, ikus orrialde hau). Nahi baduzu ere zure proba orrian idazten has zaitezke.

Lagungarriak izan daitezkeen loturak

Wikipedian laguntzeko modu ugari daude. Horietako batzuk Wikipedian nola lagundu dezakezun argitzen duen orrian bildu ditugu.

Artikulu jakin batez ohar edo iradokizunen bat egiteko, artikulu horren eztabaida orrian idatz dezakezu. Wikipediari buruzko galdera, ohar edo iradokizun orokorra baldin bada, berriz, Wikipediako Txokoa duzu horretarako toki egokiena. Eta hainbat Wikiproiektu ditugu, gai jakin batzuetan parte hartzen lagunduko dizutenak.

Wikilari jakin bati idazteko edo erantzuteko, haren eztabaida orrian idatzi beharko duzu. Bestela, ez zaio mezu bat duela jakinarazteko oharra azalduko, eta agian ez da konturatuko idatzi diozula. Eztabaida orriaren goialdean «Gehitu atala» lotura aurkituko duzu. Hor klik eginez, mezua sortzeko aukera izango duzu. Mesedez, ez zaitez ahaztu mezuaren bukaeran zure erabiltzaile sinadura edo zigilua ezartzeaz; bestela, ezingo dugu jakin nork idatzi duen, nori erantzun behar diogun.


ES: Si no comprende o no sabe escribir en nuestra lengua y desea comunicarse con nosotras y nosotros, por favor, acuda a la Embajada.
FR: Si vous ne comprenez pas ou ne savez pas écrire dans notre langue et souhaitez communiquer avec nous, s'il vous plaît, visitez l'Ambassade.
EN: If you do not understand or you cannot write in our language and you want to tell us something, please visit the Embassy.
DE: Wenn Sie unsere Sprache nicht verstehen oder nicht schreiben können und Sie bei uns mitreden möchten, dann besuchen Sie bitte die Botschaft.
RU: Если Вы не понимаете или не можете писать на нашем языке, но хотите поделиться с нами чем-либо, пожалуйста, посетите наше посольство.

Zelako aurkezpen ona egin duzun... ez nekien donostiarra zinenik berez? Beno, nahi duzunean dudarik baduzu idatzi eta hitz egingo dugu! -  Theklan    eztabaida    ekarpenak    eposta   21:50, 27 Apirila 2008 (UTC)

Aldaketa bat egin dizut lankide orrialdean, ordena hobe jartzearren... ez bazaizu gustatzen esan! -  Theklan    eztabaida    eposta    23:59, 30 Apirila 2008 (UTC)

Historialari txantiloia[aldatu iturburu kodea]

Aupa Ekaitz! Zure historialari txantiloia hartu eta lanbideen txantiloietan jarri dut, sortuz: {{lankide historialari}}. Horrela besteek erabili nahi badute... Ondo segi! --Orereta (erantzunak) 12:03, 2 Ekaina 2008 (UTC)

Beno, Ez naiz Theklan, baina ni erantzungo dizut. Bai, horretarako balio dute, artikulu bat ze hizkuntza desberdinetan dagoen jakiteko eta hora joatengo, eta aldi berean zuk esan duzuna. Zuk zeuk jarri al ditzazkezu, baina lan gogorra denez, Bot batek automatikoki egiten ditu. Horrek ez du esan nahi Botek bakarrik orretarako balio dutenik, beste gauza asko egiteko ere-EnzaiEzt ekarpenak 19:11, 5 Ekaina 2008 (UTC)

Kaixo! Beno, nahiko ondo azaldu dizu. Berez zuk ingelerazkoa edo gaztelerazkoa jarrita nahikoa da bot batek beste guztiak jartzeko. Hau da, zuk en: jarrita gero hizkuntza guztiak jartzen ditu eta beste hizkuntzatan egongo da baten bat besteetan ere jartzen duena euskaraz artikulua existitzen dela. Aio! -Theklan · eztEztabaida · @ E-maila 10:10, 6 Ekaina 2008 (UTC)

Santiago Alba Rico[aldatu iturburu kodea]

Iepa! Ba ez dut denborarik izan, baina komentatu zidatzen atzo pote eta pote artean. Berez gaztelerazko wikipedian dagoen sionismoa dela eta sortu den iskanbilarekin du harremana... batez ere rebelion.org spam moduan jarri eta gero .--Theklan · eztEztabaida · @ E-maila 12:17, 30 Ekaina 2008 (UTC)

Lizentziaren inguruan[aldatu iturburu kodea]

Iepa! Galdetu zenidan lizentzia hau da: {{PD-textlogo}}. Egin behar duzuna da irudia igotzerakoan hau jarri deskripzioaren azpian eta ez aukeratu inongo lizentziarik agertzen den formularioan. Eta kitto! -Theklan · eztEztabaida · @ E-maila 10:23, 7 Urria 2008 (UTC)

Infotaula txantiloiak[aldatu iturburu kodea]

Iepa! Ba ez da gauza erraza infotaulak egitea, baina berez ti-ta ikasi daiteke. Lehenengo gauza zeren inguruan egin nahi duzun pentsatzea da, eta batez ere zein eremu izango dituen. Errazago egiteko (hasieratik hastea gauza zaila izaten baita) dagoeneko existitzen den bat hartu dezakezu eta eremuen izenak aldatu: Kategoria:Infotaula_txantiloiak kategorian hainbat dituzu aukeratzeko. Berez existitzen da {{infotaula}} izeneko txantiloia, baina bere dokumentazioa ez dut inondik ere ikusten eta agian denbora berdina beharko zenuke berau erabiltzen ikasteko. Edozein galdera bota lasai! -Theklan · eztEztabaida · @ E-maila 13:07, 28 Urtarrila 2009 (UTC)