Lankide eztabaida:Enelabe

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Ongi etorri, Enelabe, euskarazko Wikipediara!

Hau zure eztabaida orria da, beste wikilarien mezuak jasotzeko balioko dizuna. Gainera, lankide orria ere baduzu; nahi izanez gero, hor jar ditzakezu zeure datuak, interesak, hitz egiten dituzun hizkuntzak... (zeure lankide orria egiteko informazioa nahi baduzu, ikus orrialde hau). Nahi baduzu ere zure proba orrian idazten has zaitezke.

Lagungarriak izan daitezkeen loturak

Wikipedian laguntzeko modu ugari daude. Horietako batzuk Wikipedian nola lagundu dezakezun argitzen duen orrian bildu ditugu.

Artikulu jakin batez ohar edo iradokizunen bat egiteko, artikulu horren eztabaida orrian idatz dezakezu. Wikipediari buruzko galdera, ohar edo iradokizun orokorra baldin bada, berriz, Wikipediako Txokoa duzu horretarako toki egokiena. Eta hainbat Wikiproiektu ditugu, gai jakin batzuetan parte hartzen lagunduko dizutenak.

Wikilari jakin bati idazteko edo erantzuteko, haren eztabaida orrian idatzi beharko duzu. Bestela, ez zaio mezu bat duela jakinarazteko oharra azalduko, eta agian ez da konturatuko idatzi diozula. Eztabaida orriaren goialdean «Gehitu atala» lotura aurkituko duzu. Hor klik eginez, mezua sortzeko aukera izango duzu. Mesedez, ez zaitez ahaztu mezuaren bukaeran zure erabiltzaile sinadura edo zigilua ezartzeaz; bestela, ezingo dugu jakin nork idatzi duen, nori erantzun behar diogun.


ES: Si no comprende o no sabe escribir en nuestra lengua y desea comunicarse con nosotras y nosotros, por favor, acuda a la Embajada.
FR: Si vous ne comprenez pas ou ne savez pas écrire dans notre langue et souhaitez communiquer avec nous, s'il vous plaît, visitez l'Ambassade.
EN: If you do not understand or you cannot write in our language and you want to tell us something, please visit the Embassy.
DE: Wenn Sie unsere Sprache nicht verstehen oder nicht schreiben können und Sie bei uns mitreden möchten, dann besuchen Sie bitte die Botschaft.
RU: Если Вы не понимаете или не можете писать на нашем языке, но хотите поделиться с нами чем-либо, пожалуйста, посетите наше посольство.

Sinfonia artikulua[aldatu iturburu kodea]

Aupa, lagun!

«Kaixo! Orain bost urte proiektu handi bati ekin genion Euskal Wikilarien Kultura Elkartetik: Kalitatezko 2.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat. Proiektu honen helburua DBHko curriculumean agertzen diren kontzeptuak hobetzea zen, eta nabarmen egin dugu, Unibertsitateko ikasleekin batera, wikilarion indarrarekin, auzolanean.

Proiektuaren fase hau amaitzear dugu, baina azken bultzada bat behar du oraindik. Badaude artikulu batzuk, jada erdi garaturik daudelako, edo berauek lantzeko irakasle eta ikaslerik aurkitu ez dugulako, ezin izan ditugunak nabarmen hobetu. Artikulu horiek hobetzea izango da 2023an izango dugun erronka. Guztion artean egiten badugu, ederki borobilduko dugu erronka hau.»

Proiektu horrekin sartu naiz, eta dauden artikuluak osatzeari ekin diot. Horien artean, «Sinfonia » artikulua dago, eta zu lanean ari omen zara horrekin. 30.000 bit gehitu behar zaizkio, beraz, lan dexentea da. Jakin nahiko nukeena da ea eskua zar dezakedan, edo dagoen bezala uzten dudan. Beharbada, eta ondo baderitzozu, egin dezakeguna da: nik osatzen dut 30.000 bit horiek arte, eta zuk gainbegiratzen duzu, eta moldatzen duzu, doremifaz nik baino mila bider gehiago jakingo baituzu.

Adeitasunez, Joxan Joxan (eztabaida) 10:45, 9 martxoa 2023 (CET)[Erantzun]

Aupa Joxan!
Unibertsitateko ikasle izanik nahiko lanpetuta nabil azkenaldian, baina tartetxo bat aurkitzen dudan bakoitzero beti ekiten diot gustora euskal wikipedia zabaltzeari, batez ere musikarekin zerikusia duten artikuluetan, horixe bera ikasten baitut. Behin hartan nenbila, Sinfonia artikulua irakurri nuen, eta xinpleegia eta ez oso zehatza zela iruditu zitzaidan, beraz noizbait editatu egingo nuela erabaki nuen, eta horregatik gehitu nion "lanean" txantiloia. Zoritxarrez, guztiz ahaztu zitzaidan eta ez nintzen inoiz artikulu hau editatzera ere iritsi.
Oraintxe bertan ez dut uste 30.000 bit gehitzeko gai izango naizenik, uda iritsi arte ez behintzat. Hala ere, artikulua zuk osatuz gero noski gainbegiratuko nukela, zalantzarik gabe, beraz aurrera mesedez! Artikuluaren zatiren batek musikaren inguruko jakituria zehatzagoa behar badu, idatzi iezadazu eta nik neuk osatu nezake.
Mila esker mezua idazteagatik! Ondo izan,
Eneko Enelabe (eztabaida) 01:37, 24 martxoa 2023 (CET)[Erantzun]
Mila esker, erantzunarengatik. Jarraituko dugu harremanetan. Joxan (eztabaida) 21:59, 24 martxoa 2023 (CET)[Erantzun]