Lankide eztabaida:Euskaldunaa/2013
Etxebarriko euskotrenen geltokia
[aldatu iturburu kodea]Iepa! Ikusi dut aldatu duzula Euskotrenen geltokian Bizkaian kategoriako zenbait artikulu, Bilbon jartzeko. Ondo, baina Etxebarriko geltokia ez dago Bilbon, beraz aldaketa egin dut azken horretan. Jakin dezazun ;-) ondo segi! --Laukatu (eztabaida) 19:25, 4 otsaila 2013 (UTC)
Durangoko geltokia, eta gainontzekoak
[aldatu iturburu kodea]Aupa! Beitu, Durangoko geltokiko artikuluan, eta besteetan ere, hainbat aldaketa egiten ari ditut. Durangoko kasuan Fauste-Landako geltokia jada ez da esistitzen, itxi egin zuten Durangoko tarte eta geltoki berria irekitzearekin batera, horregatik ezabatu nuen Fauste-Landakoko geltokirako esteka. Bestetik, geltokiaren infotaulari dagokionez, saiatzen ari naiz bateratzen Euskotrenen gainontzeko geltokietako diseinua, Euskal Herriko gainontzeko eragileetan ezartzen ari den diseinu bera, alegia (ikusi adibidez [[Etxebarriko geltokia (Euskotren) artikulua, Euskotren eragilearen geltokietarako diseinu gisa, enpresaren kolore korporatiboa erabiltzen duena; edota Boluetako geltokia, kasu honetan geltoki intermodala denez, gris kolorean; edo Santutxuko geltokia bilboko metroko kolore korporatiboarekin, eta abar...)
Espero dut aldaketei iritzi ona ematea, gainera saiatzen ari naiz ahal dudan neurrian informazio gehiago sartzen, sortu dituzun geltokien artikuluetan. Lan ederra!
Ea ba, ondo segi! --Laukatu (eztabaida) 21:30, 8 otsaila 2013 (UTC)
Nabarmendutako artikulua
[aldatu iturburu kodea]Ongi deritzot Patrick Swayze kalitatezko artikulu izateari, baina ondoz ondoko bi astetan zehar aktore anglosaxoiak (edo ez anglosaxosi izanda, berdin iritziko nioke) azaleko artikulu nabarmen moduan jartzea gehiegizko iruditzen zait. Gaia aldatuko nuke. - --Joxemai; (erantzunak) 16:36, 13 urria 2013 (UTC)
Enderren Jokoa?
[aldatu iturburu kodea]Aupa Euskalduna! Betiko moduan, lan polita egiten ari zara! Zalantzatxo bat: euskarazko izena googleatu ondoren, euskal wikipediarekin loturiko webguneak besterik ez ditut aurkitu, iturriren bat ezagutzen al duzu? Ez al da izango liburuaren izenburuaren sasitzulpena? Ondo izan. -Marklar (eztabaida) 18:07, 4 azaroa 2013 (UTC)
Ezkerreko zutabea
[aldatu iturburu kodea]Kaixo Euskalduna! Ez dakit, egia esan, nola egin daitekeen hori azalean bakarrik. Agian txekiar wikipediako norbaiti galdetu beharko zaio. -Theklan · · 12:21, 10 azaroa 2013 (UTC)
- Ba orain hori Wikidatarekin egiten da automatikoki. Ziurenik css.an zerbait aldatu beharko da hor formatua aldatu ahal izateko, ez dakit ziur. Edo vector.js fitxategian javascript trukoren bat. -Theklan · · 13:51, 11 azaroa 2013 (UTC)
Filmen izenburu aldaketak eta ondorioak
[aldatu iturburu kodea]Arrazoi duzu. Barkatu. Enuen uste, hala ere, hain film zehatzerako loturari zegoenik. - --Joxemai; (erantzunak) 08:05, 12 azaroa 2013 (UTC)
Commonskat
[aldatu iturburu kodea]Kaixo Euskalduna(a)! {{commonskat}}
erabiltzen baduzu, ez da beharrezkoa jartzea nora nahi duzun zuzendu. Behin Wikidatara zuzenduta berak bakarrik egingo du helbidearen aukeraketa. Begira egin ditudan azken bi aldaketak katedraletan, dudarik baduzu. -Theklan · · 08:44, 27 abendua 2013 (UTC)