Santutxuko geltokia

Koordenatuak: 43°15′15″N 2°54′53″W / 43.254249°N 2.914849°W / 43.254249; -2.914849
Wikipedia, Entziklopedia askea
43°15′15″N 2°54′53″W / 43.254249°N 2.914849°W / 43.254249; -2.914849
Santutxu
Zabalbide sarbidea.
Map
Kokapen mapa
Lineak
« Zazpikaleak  Bilboko metroaren 1. linea  Basarrate »
« Zazpikaleak  Bilboko metroaren 2. linea  Basarrate »
Kokapena
HelbideaZabalbide, 53; 48006
UdalerriaBilbo,  Bizkaia
Geltokiaren datuak
KodeaSAN
Gunea1. gunea
Irekiera1997ko uztailaren 5a
Bidaiariak4.410.885 (2017)[1]
IrisgarriaGeltoki irisgarria 
Zerbitzuak  Pertsonaldun txarteldegia  
AldageltokiaMetroa Autobusa Taxi 
Nasak2
Trenbideak2
JabeaEuskal Trenbide Sarea
Bizkaiko Garraio Partzuergoa
EragileaMetro Bilbao
Garraio zerbitzuak
MetroaL1Etxebarri - Plentzia
L2Basauri - Kabiezes
Bilbobus40  La Peña - Plaza Biribila
48  Santutxu - Lezeaga
G7  Mina del Morro - Plaza Biribila
BestelakoakIgogailua  Iturribide-Zabalbide igogailua
Taxi  Taxi

Santutxu Bilboko metroaren 1. eta 2. lineei dagokien lurpeko geltokia da, Bilboko izen bereko auzoan kokatuta dagoena. 1997ko uztailaren 5ean inauguratu zen, eta Bizkaiko Garraio Partzuergoaren 1. tarifa-gunearen barruan dago.[2]

Sarbideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Eskailera mekaniko bidezko sarbidea Autobusa Taxi Zabalbide kalea, 53 (Zabalbide irteera)
  • Arrapala bidezko sarbidea Autobusa Taxi Sarbide irisgarria Tenor Fagoaga kalea, 6 (Karmelo irteeera)
  • Igogailu bidezko sarbidea Igogailua Sarbide irisgarria Karmelo kalea, 12, Santo Rosariorekin izkina (Karmelo irteera)

Gaueko sarbideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Eskailera mekaniko bidezko sarbidea Autobusa Taxi Zabalbide kalea, 53 (Zabalbide irteera)
  • Igogailu bidezko sarbidea Igogailua Sarbide irisgarria Karmelo kalea, 12, Santo Rosariorekin izkina (Karmelo irteera)

Geltokia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Norman Fosterrek diseinatutako haitzulo motatakoa da. Bolumen handi bakar batean zulatzen den ganga itxurako galeria da, 100 metro inguru luzerakoa, eta hari zintzilikatuta bi mezzanina izeneko plataforma banatzaile daude. Mezzanina bakoitza alboko bi nasekin elkarlotzen da eskailera monumentalen eta igogailuen bidez, eta kaleko sarbideen igogailu eta eskailerekin korridore zabalen bidez. Mantenu elementuak, hala nola aireztapena, kableak, ur-hodiak eta abar nasen azpian kokatzen dira.

Geltoki hauetako arkitekturan hiru material nagusi erabili dira: hormigoia, altzairu herdoilgaitza eta beira. Azalak hormigoi ikusizkoak dira, 240 x 120 zentimetroko modulo plaka aurrefabrikatuak erabilita eta hormigoi bonbeatuzko estalduraren enkofratu galduak direnak. Mezzanina elementuen egitura altzairu herdoilgaitzezkoa da, haitzulo pisutsuaren irudia arinduz. Sarbide korridoreak hormigoizko kanoi eliptikoak dira, espazio zabalak lortuz. Kalean, Zabalbide sarbidearen kanoia altzairu eta beirazko elementu bilakatzen da, fosterito izenpetutako bidaiaria jasotzeko sarrera gardena, alegia.[3] Aldiz, Karmelo sarbidearen kanoia harrizko element bilakatzen da eta ez da fosterito motatako sarrerarik erabili, sarbidea maldan dagoelako.

Geltokia igogailu, txarteldegi, balioztatze makina eta 2017tik desfibrilagailuz ere hornituta dago, eta doako Wi-Fi zerbitzua eskaintzen da, WifiNova enpresaren [TUWI] Metro sarearen bitartez.[4][5]

Lotuneak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Geltokiaren kanpoaldean Iturribide-Zabalbide igogailua eta Bilbobus zerbitzua hornitzen duten hiru autobus geraleku daude. Hurrengo lineak geralekuetatik pasatzen dira:



Bidaiariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bizkaiko Garraio Partzuergoak urtero argitaratzen dituen bidaiarien datuen arabera, geltokiak hurrengo bidaiari kopurua izan ditu:[6]

Santutxuko geltokiko bidaiari kopuruaren bilakaera 1998-2017 (milioi bidaiari)

Irudi galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Bizkaiko Garraio Partzuergoa. «2017ko Bizkaiko Garraio Publikoari buruzko txostena», 38 or. (Noiz kontsultatua: 2018-10-01).
  2. Bizkaiko Garraio Partzuergoa. «Bizkaiko garraio publikoaren gune sistema» (Noiz kontsultatua: 2017-03-12).
  3. «Bisitatzeko geltokiak | Metro Bilbao» www.metrobilbao.eus (Noiz kontsultatua: 2018-08-30).
  4. (Gaztelaniaz) «Metro Bilbao cuenta con desfibriladores en las 41 estaciones de la red. Deia, Noticias de Bizkaia» Deia (Noiz kontsultatua: 2018-06-18).
  5. (Gaztelaniaz) «El metro suma dos estaciones más con wifi: Basauri y Portugalete. Deia, Noticias de Bizkaia» Deia (Noiz kontsultatua: 2018-10-01).
  6. Bizkaiko Garraio Partzuergoa. «Garraio publikoari buruzko txostenak» (Noiz kontsultatua: 2018-09-21).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]