Lankide eztabaida:Gaztarrotz
Ongi etorri, Gaztarrotz, euskarazko Wikipediara! Hau zure eztabaida orria da, beste wikilarien mezuak jasotzeko balioko dizuna. Gainera, lankide orria ere baduzu; nahi izanez gero, hor jar ditzakezu zeure datuak, interesak, hitz egiten dituzun hizkuntzak... (zeure lankide orria egiteko informazioa nahi baduzu, ikus orrialde hau). Nahi baduzu ere zure proba orrian idazten has zaitezke. Lagungarriak izan daitezkeen loturak
Wikipedian laguntzeko modu ugari daude. Horietako batzuk Wikipedian nola lagundu dezakezun argitzen duen orrian bildu ditugu. Artikulu jakin batez ohar edo iradokizunen bat egiteko, artikulu horren eztabaida orrian idatz dezakezu. Wikipediari buruzko galdera, ohar edo iradokizun orokorra baldin bada, berriz, Wikipediako Txokoa duzu horretarako toki egokiena. Eta hainbat Wikiproiektu ditugu, gai jakin batzuetan parte hartzen lagunduko dizutenak. Wikilari jakin bati idazteko edo erantzuteko, haren eztabaida orrian idatzi beharko duzu. Bestela, ez zaio mezu bat duela jakinarazteko oharra azalduko, eta agian ez da konturatuko idatzi diozula. Eztabaida orriaren goialdean «Gehitu atala» lotura aurkituko duzu. Hor klik eginez, mezua sortzeko aukera izango duzu. Mesedez, ez zaitez ahaztu mezuaren bukaeran zure erabiltzaile sinadura edo zigilua ezartzeaz; bestela, ezingo dugu jakin nork idatzi duen, nori erantzun behar diogun.
|
--LainobeltzBot (eztabaida) 19:19, 21 urria 2020 (CEST)
Anonimoki editatzea
[aldatu iturburu kodea]Kaixo! Uste dut zu zarela espezien inguruko informazioa (edo atzo zoparena eta...) anonimoki igo zuena, hau da, izena eman gabe. Berez igotzeak berdin balio du, baina kontuz, ze horrek ez du zure puntuetan kontatzen. Theklan (eztabaida) 22:13, 3 maiatza 2022 (CEST)
Ados. Gaztarrotz (eztabaida) 23:40, 3 maiatza 2022 (CEST)
Maiatzeko lehiaketako SARIA
[aldatu iturburu kodea]Kaixo Gaztarrotz! ZORIONAK maiatzeko lehiaketa irabazteagatik! Honen bidalketa kudeatzeko, idatzi mesedez hezkuntza@wikimedia.eus helbide elektronikora. Mila esker! --Edagit; (erantzun hemen) 11:44, 1 ekaina 2022 (CEST)
- Eskerrik asko, egia esan ez dakit egin ditudan moldaketa edo sortu ditudan artikulu berriak Wikipedian egiten diren irizpide edo atal guziekin egin dudan. Baina onartu baduzue ongi. Artikulu batzuren inguruan batzeko proposamenak daude, egia esan ez dakit hau ongi nola egiten den. Iñaki Alegriari aipatu diot zalantza horien inguruan berak laguntzeko. Eskerrik asko. Gaztarrotz (eztabaida) 06:05, 3 ekaina 2022 (CEST)