Lankide eztabaida:Joxan Garaialde/Proba orria

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Kaixo Joxan,

ikusi diat hire lehen artikuluaren zirriborroa, eta primeran zagok. Batzuek urteak behar izan ditiagu horrela editatzen ikasteko...

Aholku bat: har ezak hire artikuluaren antzeko beste artikulu bat, Bugainbilea esate baterako, eredu gisa, eta kopia itzak formatuko kontuak.

  • Hire zirriborroan formatu kontuetan zuzentzeko bi kontu txiki:

Bigarren mailako[aldatu iturburu kodea]

edo

Hirugarren mailako[aldatu iturburu kodea]

atalak eta azpi-atalak

  • Hire artikuluan, nire ustez, bigarren mailako atal batzuk hirugarren mailakotzat jo dituk.

Txikikeria pare bat[aldatu iturburu kodea]

  • Editatzerakoan, ezartzen ditugun izarñoak edo zenbakiak ezkerreko bazterrera eraman behar, bestela koadro bat aterako duk:
* Koadroa, normalean, soberan zagok.
1. Ezkerretara zuriunea gehitzeak koadroa sortzen dik.

Atalen izenburuetan ez ditiagu, normalean, estekak txertatzen. Hobe kentzea Sinonimia atal-buruko esteka hori. Atalburuko hitz hori estekatuta eman nahi baduk, gehitu atalaren hasieran lehen lerro bat, eta hortxe erabil ezak estekatu nahi duan hitza.

Honelako zerbait:

Landare honen Sinonimia:

Nire uste apalean artikulua argitaratzeko prest zagok. Argitaratu eta gero, pasatuko dira zuzentzaile automatikoak, bot horiek, eta agian, denborarekin, gaiaz dakiten beste editore batzuk ekarpenak egitera.

(Ongi etorri euskarazko Wikipediara ;-)


GorkaAzk (eztabaida) 09:59, 14 otsaila 2021 (CET)[Erantzun]

Laguntza eske[aldatu iturburu kodea]

>>Beste artikulu batekin nabilek, eta commons-etik lotura bat behar diat; hau da, Commons-en dagoen fitxategi bat behar diat. Ahal baduk, esadak nola egin, baina zehatz-mehatz, mesedez.

Kaixo Joxan, ez diat ulertu zer behar duan, zer egin nahi duan... Commons-etik, batez ere, irudiak hartzen dituk Wikipedian erakusteko, eta hik, dagoeneko, asmatu duk hori egiten.
Commons-etik bideoak eta audioak ere ekar daitezkek. Irudiekin egiten denaren pareko. Horra adibide bat (bideoa + bideoaren deskripzioa + erref.):
Ahotsak proiektuak hitanoari buruz eginiko bideo laburra.[1]

Erreferentziak[aldatu iturburu kodea]

  1. Ahotsak.eus. Youtube (2012ko ekaina). Hika. http://www.youtube.com/watch?v=EpzMfn2ABhk
GorkaAzk (eztabaida) 10:48, 17 otsaila 2021 (CET)[Erantzun]