Lankide eztabaida:Julen Maneros

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Ongi etorri, Julen Maneros, euskarazko Wikipediara!

Hau zure eztabaida orria da, beste wikilarien mezuak jasotzeko balioko dizuna. Gainera, lankide orria ere baduzu; nahi izanez gero, hor jar ditzakezu zeure datuak, interesak, hitz egiten dituzun hizkuntzak... (zeure lankide orria egiteko informazioa nahi baduzu, ikus orrialde hau). Nahi baduzu ere zure proba orrian idazten has zaitezke.

Lagungarriak izan daitezkeen loturak

Wikipedian laguntzeko modu ugari daude. Horietako batzuk Wikipedian nola lagundu dezakezun argitzen duen orrian bildu ditugu.

Artikulu jakin batez ohar edo iradokizunen bat egiteko, artikulu horren eztabaida orrian idatz dezakezu. Wikipediari buruzko galdera, ohar edo iradokizun orokorra baldin bada, berriz, Wikipediako Txokoa duzu horretarako toki egokiena. Eta hainbat Wikiproiektu ditugu, gai jakin batzuetan parte hartzen lagunduko dizutenak.

Wikilari jakin bati idazteko edo erantzuteko, haren eztabaida orrian idatzi beharko duzu. Bestela, ez zaio mezu bat duela jakinarazteko oharra azalduko, eta agian ez da konturatuko idatzi diozula. Eztabaida orriaren goialdean «Gehitu atala» lotura aurkituko duzu. Hor klik eginez, mezua sortzeko aukera izango duzu. Mesedez, ez zaitez ahaztu mezuaren bukaeran zure erabiltzaile sinadura edo zigilua ezartzeaz; bestela, ezingo dugu jakin nork idatzi duen, nori erantzun behar diogun.


ES: Si no comprende o no sabe escribir en nuestra lengua y desea comunicarse con nosotras y nosotros, por favor, acuda a la Embajada.
FR: Si vous ne comprenez pas ou ne savez pas écrire dans notre langue et souhaitez communiquer avec nous, s'il vous plaît, visitez l'Ambassade.
EN: If you do not understand or you cannot write in our language and you want to tell us something, please visit the Embassy.
DE: Wenn Sie unsere Sprache nicht verstehen oder nicht schreiben können und Sie bei uns mitreden möchten, dann besuchen Sie bitte die Botschaft.
RU: Если Вы не понимаете или не можете писать на нашем языке, но хотите поделиться с нами чем-либо, пожалуйста, посетите наше посольство.
barkatu, lehengoan pasatu egin zitzaidan lotura ipintzea: [[1]]
Hala ere gutxi daude. --Kabri 13:42, 18 Abendua 2005 (UTC)
Gauza bat ez dut ongi ulertzen: Zergaitik ez dira ingelesezko txantiloiak "fusilatzen" euskaratuz? Eragozpen teknologikorik al dago? --Julen Maneros 23:09, 16 Abendua 2006 (UTC)
Ez dago, baina hobe da guztia itzultzea, ezta? -Theklan; (zer?) 23:36, 16 Abendua 2006 (UTC)
Kaixo! Egin dituzun galderak zer dira, artikulu horren ingurukoak edo zalantza orokorrak? -Theklan; (zer?) 21:34, 16 Abendua 2006 (UTC)
Egia esan artikuluan pentsatuz egin nituen baina egia esan orokorragoak litezke. Mila esker (bioi)
Duda horiek konpontzeko hemen goian dituzun estilo orrialdeak, eta laguntza orrialdeak kontsulta ahal dituzu. Txantiloiak sortzeko agian Bideo-joko txantiloia jada existitzen da, bestela osoa kopiatu ahal duzu eta dagokion txantiloia sortu behar den formatuarekin. Horretarako ikusi beste infotaula txantiloi batzuk ideia bat edukitzeko. Irudiak jartzeko txantiloietan txantiloiaren beraren kodea ikusi beharko litzateke. Bestela atzizkiak gidoi gabe jarri ohi ditugu ez bada konfusioa sortzen dela (hau da, ez dela argi geratzen hitza e-z bukatzen den edo ez...). Aurrera! -Theklan; (zer?) 23:08, 16 Abendua 2006 (UTC)

Wikipedia lehiaketatik haratago[aldatu iturburu kodea]

Kaixo lagun! Wikipedia Lehiaketan parte hartzen zabiltza eta lan bikaina egiten Wikipedia zabaltzeko. Agian bakarrik lehiaketa hau dela eta ezagutzen duzu Wikipedia eta ez dakizu nola lagundu dezakezun oraindik gehiago zabalpenean. Gogora ezazu Wikipedia guztion artean egiten dugula, hau da, edonork edita, zabal eta lagun dezakela eduki askea duen entziklopedia honetan.

Euskarazko wikipedian ere laguntza behar-beharrezkoa da. Dagoeneko 430.997 artikulu ditugu, baina gai askotan nahiko eskas gabiltza. Gainera artikulu asko zirriborroak baino ez dira, eduki gutxiko artikuluak. Hau dela eta lankide ezberdinen artean eduki zehatz bateko artikuluak sortzeko aukera dago, Wikiproiektu izeneko ideiarekin.

Wikiproiektu bat artikulu sorta bat edo gai bereko datu-sorta bat sortzea oinarri duen proiektu bat da. Wikiproiektu batean hainbat lankide bildu daitezke, tresna edo metodologia zehatz bat erabiliz itxura beretsua duten edo gai berbera jorratzen duten artikuluak sortu edo osatzeko.

Honakoa da orain arte ireki diren wikiproiektuen zerrenda:

Beraz, eta nahi izanez gero, wikiproiektu hauetan izena eman dezakezu (edo beste bat sortu nahi baduzu hori ere egin daiteke) eta bertan dauden kideekin artikuluak garatzen joan. Asko dago egiteko eta zuk egin dezakezu!