Edukira joan

Lankide eztabaida:Julenlar

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Ongi etorri, Julenlar, euskarazko Wikipediara!

Hau zure eztabaida orria da, beste wikilarien mezuak jasotzeko balioko dizuna. Gainera, lankide orria ere baduzu; nahi izanez gero, hor jar ditzakezu zeure datuak, interesak, hitz egiten dituzun hizkuntzak... (zeure lankide orria egiteko informazioa nahi baduzu, ikus orrialde hau). Nahi baduzu ere zure proba orrian idazten has zaitezke.

Lagungarriak izan daitezkeen loturak

Wikipedian laguntzeko modu ugari daude. Horietako batzuk Wikipedian nola lagundu dezakezun argitzen duen orrian bildu ditugu.

Artikulu jakin batez ohar edo iradokizunen bat egiteko, artikulu horren eztabaida orrian idatz dezakezu. Wikipediari buruzko galdera, ohar edo iradokizun orokorra baldin bada, berriz, Wikipediako Txokoa duzu horretarako toki egokiena. Eta hainbat Wikiproiektu ditugu, gai jakin batzuetan parte hartzen lagunduko dizutenak.

Wikilari jakin bati idazteko edo erantzuteko, haren eztabaida orrian idatzi beharko duzu. Bestela, ez zaio mezu bat duela jakinarazteko oharra azalduko, eta agian ez da konturatuko idatzi diozula. Eztabaida orriaren goialdean «Gehitu atala» lotura aurkituko duzu. Hor klik eginez, mezua sortzeko aukera izango duzu. Mesedez, ez zaitez ahaztu mezuaren bukaeran zure erabiltzaile sinadura edo zigilua ezartzeaz; bestela, ezingo dugu jakin nork idatzi duen, nori erantzun behar diogun.


ES: Si no comprende o no sabe escribir en nuestra lengua y desea comunicarse con nosotras y nosotros, por favor, acuda a la Embajada.
FR: Si vous ne comprenez pas ou ne savez pas écrire dans notre langue et souhaitez communiquer avec nous, s'il vous plaît, visitez l'Ambassade.
EN: If you do not understand or you cannot write in our language and you want to tell us something, please visit the Embassy.
DE: Wenn Sie unsere Sprache nicht verstehen oder nicht schreiben können und Sie bei uns mitreden möchten, dann besuchen Sie bitte die Botschaft.
RU: Если Вы не понимаете или не можете писать на нашем языке, но хотите поделиться с нами чем-либо, пожалуйста, посетите наше посольство.

Irudiak direla eta[aldatu iturburu kodea]

Kaixo Julenlar! Irudi bat igo berri duzu euskarazko wikipediara eta hori ezin da egin, hala adostu genuelako. Irudi bat baduzu igo ezazu Commonsera, bertan wikipedia guztietan erabil ahal izan dadin. Irudiak lizentzia askea izan behar du derrigor. Hala ez bada ezin da ez commonsen ez hemen igo. Dudarik baduzu galdetu lasai.-   Theklan    eztabaida    ekarpenak    eposta     15:28, 25 Urtarrila 2008 (UTC)

Kaixo berriro! Beno, ikusi dut goian esandakoa bete duzula. Detaile bat bakarrik. Irudiak ezin dira igo commonsera ez badute lizentzia egokia eta igo duzun bezala baliteke ezabatzea. Suposatzen dut Julenlar horren atzean Xauko taldekide gisa agertzen den Julen Larruzea egongo dela. Beraz irudiak zuk/zuek egin duzuenez askoz hobe da Commonsen lizentzia aldatzea. Orain bertan (commons:Image:Xau.jpg) irudia duzu baina azalpenak eman behar dira edo ezabatuko dizute. Jarri zer den logoa, zuk egin duzula (Self-made jarri) eta zein den lizentzia (GNU, GFDL, CC-BY...). Copyrighta badu ezin da igo, beraz hori ere pentsatu, hau da, edonork erabil dezakeen edo ez... -   Theklan    eztabaida    ekarpenak    eposta     15:46, 25 Urtarrila 2008 (UTC)