Lankide eztabaida:OI-B-e.perez01
Ongi etorri, OI-B-e.perez01, euskarazko Wikipediara! Hau zure eztabaida orria da, beste wikilarien mezuak jasotzeko balioko dizuna. Gainera, lankide orria ere baduzu; nahi izanez gero, hor jar ditzakezu zeure datuak, interesak, hitz egiten dituzun hizkuntzak... (zeure lankide orria egiteko informazioa nahi baduzu, ikus orrialde hau). Nahi baduzu ere zure proba orrian idazten has zaitezke. Lagungarriak izan daitezkeen loturak
Wikipedian laguntzeko modu ugari daude. Horietako batzuk Wikipedian nola lagundu dezakezun argitzen duen orrian bildu ditugu. Artikulu jakin batez ohar edo iradokizunen bat egiteko, artikulu horren eztabaida orrian idatz dezakezu. Wikipediari buruzko galdera, ohar edo iradokizun orokorra baldin bada, berriz, Wikipediako Txokoa duzu horretarako toki egokiena. Eta hainbat Wikiproiektu ditugu, gai jakin batzuetan parte hartzen lagunduko dizutenak. Wikilari jakin bati idazteko edo erantzuteko, haren eztabaida orrian idatzi beharko duzu. Bestela, ez zaio mezu bat duela jakinarazteko oharra azalduko, eta agian ez da konturatuko idatzi diozula. Eztabaida orriaren goialdean «Gehitu atala» lotura aurkituko duzu. Hor klik eginez, mezua sortzeko aukera izango duzu. Mesedez, ez zaitez ahaztu mezuaren bukaeran zure erabiltzaile sinadura edo zigilua ezartzeaz; bestela, ezingo dugu jakin nork idatzi duen, nori erantzun behar diogun.
|
PVC gasen efektuak[aldatu iturburu kodea]
Egunon OI-B-e.perez01. PVC gasen efektuak artikulua sortu duzu, baina hutsik dago. Artikulu bat sortu baino lehen egokiagoa da testua lehenengo zure ordenagailuko beste dokumentu batean idaztea, adibidez Word erabiliz. Gero wikipediara kopiatu eta listo. Baina ez sortu artikulu hutsak. Bestalde, uste dut artikulu honen izenburua ez dela egokia. Uste dut hobe dela beste hizkuntza batzuetako wikipediak begiratu eta han nola dauden ikustea. Espainierazko wikipedian badago es:Gas de efecto invernadero izeneko artikulua, uste dut euskaraz ere horrela izan beharko lukeela (hori baldin bada zuk adierazi nahi duzuna noski, izan ere ez dut ulertzen zer den "PVC gasen efektuak").--Assar; (erantzun hemen) 09:41, 11 Martxoa 2010 (UTC)
Berotegi-efektu gas[aldatu iturburu kodea]
Kaixo. Negutegi efektuko gasak artikuluaren izena aldatu dut eta Berotegi-efektu gas ipini. Hor bertan jarraitu dezakezu lanean. Ondo segi. --josugoni (erantzun hemen) 12:45, 22 Martxoa 2010 (UTC)