Lankide eztabaida:OI-a.bolinaga
Ongi etorri, OI-a.bolinaga, euskarazko Wikipediara! Hau zure eztabaida orria da, beste wikilarien mezuak jasotzeko balioko dizuna. Gainera, lankide orria ere baduzu; nahi izanez gero, hor jar ditzakezu zeure datuak, interesak, hitz egiten dituzun hizkuntzak... (zeure lankide orria egiteko informazioa nahi baduzu, ikus orrialde hau). Nahi baduzu ere zure proba orrian idazten has zaitezke. Lagungarriak izan daitezkeen loturak
Wikipedian laguntzeko modu ugari daude. Horietako batzuk Wikipedian nola lagundu dezakezun argitzen duen orrian bildu ditugu. Artikulu jakin batez ohar edo iradokizunen bat egiteko, artikulu horren eztabaida orrian idatz dezakezu. Wikipediari buruzko galdera, ohar edo iradokizun orokorra baldin bada, berriz, Wikipediako Txokoa duzu horretarako toki egokiena. Eta hainbat Wikiproiektu ditugu, gai jakin batzuetan parte hartzen lagunduko dizutenak. Wikilari jakin bati idazteko edo erantzuteko, haren eztabaida orrian idatzi beharko duzu. Bestela, ez zaio mezu bat duela jakinarazteko oharra azalduko, eta agian ez da konturatuko idatzi diozula. Eztabaida orriaren goialdean «Gehitu atala» lotura aurkituko duzu. Hor klik eginez, mezua sortzeko aukera izango duzu. Mesedez, ez zaitez ahaztu mezuaren bukaeran zure erabiltzaile sinadura edo zigilua ezartzeaz; bestela, ezingo dugu jakin nork idatzi duen, nori erantzun behar diogun.
|
Izenburuak[aldatu iturburu kodea]
Kaixo a.bolinaga. Ez dakit irakasleen gainbegirada duzuen edo libre ari zareten, beraz aipatzen dizut KONTSUMOA artikuluaren ordez Kontsumo izenburua jarri diodala. Artikuluen izenburuak letra txikiz joan behar dira eta bukaerako a hori bakarrik izen propioak edo a itsasia duten artikuluetan joan behar dela. -Theklan · · 08:13, 22 Martxoa 2011 (UTC)
Deklinazioa[aldatu iturburu kodea]
Kaixo berriro ere. Deklinaturik dauden hitzak ez ditugu artikulutzat hartzen. Adibidez soziologo artikulura biruzuzendu nahi baduzu soziologiaren hitza hartuta, honela egin behar da: [[soziologo|soziologiaren]] -Theklan · · 10:35, 26 Martxoa 2011 (UTC)