Lankide eztabaida:OI-i.arrieta
Ongi etorri, OI-i.arrieta, euskarazko Wikipediara! Hau zure eztabaida orria da, beste wikilarien mezuak jasotzeko balioko dizuna. Gainera, lankide orria ere baduzu; nahi izanez gero, hor jar ditzakezu zeure datuak, interesak, hitz egiten dituzun hizkuntzak... (zeure lankide orria egiteko informazioa nahi baduzu, ikus orrialde hau). Nahi baduzu ere zure proba orrian idazten has zaitezke. Lagungarriak izan daitezkeen loturak
Wikipedian laguntzeko modu ugari daude. Horietako batzuk Wikipedian nola lagundu dezakezun argitzen duen orrian bildu ditugu. Artikulu jakin batez ohar edo iradokizunen bat egiteko, artikulu horren eztabaida orrian idatz dezakezu. Wikipediari buruzko galdera, ohar edo iradokizun orokorra baldin bada, berriz, Wikipediako Txokoa duzu horretarako toki egokiena. Eta hainbat Wikiproiektu ditugu, gai jakin batzuetan parte hartzen lagunduko dizutenak. Wikilari jakin bati idazteko edo erantzuteko, haren eztabaida orrian idatzi beharko duzu. Bestela, ez zaio mezu bat duela jakinarazteko oharra azalduko, eta agian ez da konturatuko idatzi diozula. Eztabaida orriaren goialdean «Gehitu atala» lotura aurkituko duzu. Hor klik eginez, mezua sortzeko aukera izango duzu. Mesedez, ez zaitez ahaztu mezuaren bukaeran zure erabiltzaile sinadura edo zigilua ezartzeaz; bestela, ezingo dugu jakin nork idatzi duen, nori erantzun behar diogun.
|
Governorsen diskaren azala
[aldatu iturburu kodea]Kaixo i.arrieta. Wikipediara ezin dira igo copyrighta duten irudiak. Governorsen diskak badu eta, beraz, ezin da bertan egon. Ziurrenik egun batzuetan ezabatuko dute eta zure artikulutik desagertuko da. -Theklan · · 08:26, 22 Martxoa 2011 (UTC)
- Ingelerazko Wikipedian "Fair Use" izeneko metodoa erabiltzen dute. Hau da, bakarrik informatzeko bada eta oso kalitate eskaseko irudia bada, igo daitekeela. Hori legala da Ameriketako Estatu Batuetan, Wikipediaren zerbitzariak dauden lekuan, baina ez da legala mundu osoan (adibidez Euskal Herrian). Horregatik euskarazko Wikipedian erabaki genuen libreak ziren irudiak baino ezin direla erabili, eta irudi horiek Commonsen daudenak dira.
- Ideia bat egiteko eskubiko semaforoa erabili ahal duzu. Wikipedian bakarrik berdez dauden irudiak igo ahal dira. Bakoitzak zer esan nahi duen jakiteko irakurri Creative Commons orrialdea, edo galdetu lasai. -Theklan · · 10:51, 23 Martxoa 2011 (UTC)