Lankide eztabaida:Otsoa~euwiki

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Ongi etorri, Otsoa~euwiki, euskarazko Wikipediara!

Hau zure eztabaida orria da, beste wikilarien mezuak jasotzeko balioko dizuna. Gainera, lankide orria ere baduzu; nahi izanez gero, hor jar ditzakezu zeure datuak, interesak, hitz egiten dituzun hizkuntzak... (zeure lankide orria egiteko informazioa nahi baduzu, ikus orrialde hau). Nahi baduzu ere zure proba orrian idazten has zaitezke.

Lagungarriak izan daitezkeen loturak

Wikipedian laguntzeko modu ugari daude. Horietako batzuk Wikipedian nola lagundu dezakezun argitzen duen orrian bildu ditugu.

Artikulu jakin batez ohar edo iradokizunen bat egiteko, artikulu horren eztabaida orrian idatz dezakezu. Wikipediari buruzko galdera, ohar edo iradokizun orokorra baldin bada, berriz, Wikipediako Txokoa duzu horretarako toki egokiena. Eta hainbat Wikiproiektu ditugu, gai jakin batzuetan parte hartzen lagunduko dizutenak.

Wikilari jakin bati idazteko edo erantzuteko, haren eztabaida orrian idatzi beharko duzu. Bestela, ez zaio mezu bat duela jakinarazteko oharra azalduko, eta agian ez da konturatuko idatzi diozula. Eztabaida orriaren goialdean «Gehitu atala» lotura aurkituko duzu. Hor klik eginez, mezua sortzeko aukera izango duzu. Mesedez, ez zaitez ahaztu mezuaren bukaeran zure erabiltzaile sinadura edo zigilua ezartzeaz; bestela, ezingo dugu jakin nork idatzi duen, nori erantzun behar diogun.


ES: Si no comprende o no sabe escribir en nuestra lengua y desea comunicarse con nosotras y nosotros, por favor, acuda a la Embajada.
FR: Si vous ne comprenez pas ou ne savez pas écrire dans notre langue et souhaitez communiquer avec nous, s'il vous plaît, visitez l'Ambassade.
EN: If you do not understand or you cannot write in our language and you want to tell us something, please visit the Embassy.
DE: Wenn Sie unsere Sprache nicht verstehen oder nicht schreiben können und Sie bei uns mitreden möchten, dann besuchen Sie bitte die Botschaft.
RU: Если Вы не понимаете или не можете писать на нашем языке, но хотите поделиться с нами чем-либо, пожалуйста, посетите наше посольство.


  Desegile guztiak pikoletozipaio diktadore batzuk zarete .
  GORA EUSKARA TA ASKATASUNA

Arratsalde on, Otsoa! Kontuz ibili beharko zenuke egiten dituzun aldaketekin. Kontua ez da erabiltzen dituzun hitzak egokiak diren ala ez. Kontua da sarritan egiten dituzun aldaketak Txantiloien izenak direla eta horrela hauen eragina deusezten duzula. Adibidez {{infotaula}} ipintzen duen tokian {{infoohola}} ipintzen baduzu, honen lotura eta eragina desagertu egiten da eta artikulua itxuragabetzen.

Hala ere, zuk egindako aldaketak askotan egokiak iruditzen zaizkit, nahiz eta batzuetan gehiegitxo direla uste izan. Eta, adibidez, Estatu ordez Laterri ipini nahi baduzu (Euskaltzaindiak berak ez duena gomendatzen), mesedez, beste lankideekin hitz egin lehen. Hurrenarte, josugoni (erantzun hemen) 18:09, 25 Abuztua 2007 (UTC)

Berriz diot: Kontua ez da erabiltzen dituzun hitzak egokiak diren ala ez. Kontua da sarritan egiten dituzun aldaketak Txantiloien izenak direla eta horrela hauen eragina deusezten duzula.
Eta horrez gain, euskarazko Wikipedian euskara batua erabiltzen dugu. Horregatik, kontua izan erabiltzen dituzun hitzekin, inongo hiztegitan agertzen ez direnak (ad: hezkola). Gainera, batzuetan badirudi hitzen bat ez duzula gustuko eta beste batengatik aldatu ez, eta bi ezberdinengatik aldatzen duzula (ad: unibertsitate aldatu eta Ikastetxe Nagusi eta Goi Ikastegi ipini esaldi bakoitzean). Zergatik? --josugoni (erantzun hemen) 19:41, 26 Abuztua 2007 (UTC)

Kolore / Margo[aldatu iturburu kodea]

Aupa, Otsoa! Ikusi dut "kolore" terminoa "margo" terminoagatik ordezkatzen zabiltzala. Iruditzen zait ez direla sinonimotzat ulertzen. Bestela, nola esango duzu "pintura"? --Unai Fdz. de Betoño 19:13, 26 Abuztua 2007 (UTC)

Aldatu aurretik egiaztatu![aldatu iturburu kodea]

Kaixo Otsoa. Egiten dituzun aldaketa gehienek txantiloiak izorratzen dituzte, eta Wikipediako edukiak desitxuratu egiten dira. Kontu izan. Gainontzeko aldaketekin, mesedez, logika pixka bat mantendu. Guztiok nahiko genuke euskara Euskal Herrian ofiziala izatea, baina badakigu Ipar Euskal Herrian ez dagoela ofizialtzat hartuta. Errespetatu edukiak, mesedez. –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 00:28, 27 Abuztua 2007 (UTC)

Garbizalekeria[aldatu iturburu kodea]

Hartza edo Otsoa: Goi ikastetxe? Ederti? Elerti? Mintzoarrunta? Ele ederra? Mesedez... --Unai Fdz. de Betoño 21:46, 28 Abuztua 2007 (UTC)

Irarki? Ikusaldi? Ikasgo? Hautitz? Hitzberri? Neurtitzlari? Hizkidetze? Ikasgokide? Euskalkilaritza? Mesedez... --Unai Fdz. de Betoño 08:43, 29 Abuztua 2007 (UTC)

Garbizalekeria (II)[aldatu iturburu kodea]

Ez dituzu artikuluak idazten, irudiak igotzen, eztabaidetan parte hartzen eta ez dirudienez zeure garbizalekeria hedatzera etorri zara wikipedia honetara, behintzat akats ortografikoak saihestu itzazu, edo zeure edizioak desegiterik besterik ez dugu izango Xabier Zubiri 10:43, 29 Abuztua 2007 (UTC)

Your account will be renamed[aldatu iturburu kodea]

01:14, 18 martxoa 2015 (UTC)

06:53, 19 apirila 2015 (UTC)