Lankide eztabaida:Rintxo

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Ongi etorri, Rintxo, euskarazko Wikipediara!

Hau zure eztabaida orria da, beste wikilarien mezuak jasotzeko balioko dizuna. Gainera, lankide orria ere baduzu; nahi izanez gero, hor jar ditzakezu zeure datuak, interesak, hitz egiten dituzun hizkuntzak... (zeure lankide orria egiteko informazioa nahi baduzu, ikus orrialde hau). Nahi baduzu ere zure proba orrian idazten has zaitezke.

Lagungarriak izan daitezkeen loturak

Wikipedian laguntzeko modu ugari daude. Horietako batzuk Wikipedian nola lagundu dezakezun argitzen duen orrian bildu ditugu.

Artikulu jakin batez ohar edo iradokizunen bat egiteko, artikulu horren eztabaida orrian idatz dezakezu. Wikipediari buruzko galdera, ohar edo iradokizun orokorra baldin bada, berriz, Wikipediako Txokoa duzu horretarako toki egokiena. Eta hainbat Wikiproiektu ditugu, gai jakin batzuetan parte hartzen lagunduko dizutenak.

Wikilari jakin bati idazteko edo erantzuteko, haren eztabaida orrian idatzi beharko duzu. Bestela, ez zaio mezu bat duela jakinarazteko oharra azalduko, eta agian ez da konturatuko idatzi diozula. Eztabaida orriaren goialdean «Gehitu atala» lotura aurkituko duzu. Hor klik eginez, mezua sortzeko aukera izango duzu. Mesedez, ez zaitez ahaztu mezuaren bukaeran zure erabiltzaile sinadura edo zigilua ezartzeaz; bestela, ezingo dugu jakin nork idatzi duen, nori erantzun behar diogun.


ES: Si no comprende o no sabe escribir en nuestra lengua y desea comunicarse con nosotras y nosotros, por favor, acuda a la Embajada.
FR: Si vous ne comprenez pas ou ne savez pas écrire dans notre langue et souhaitez communiquer avec nous, s'il vous plaît, visitez l'Ambassade.
EN: If you do not understand or you cannot write in our language and you want to tell us something, please visit the Embassy.
DE: Wenn Sie unsere Sprache nicht verstehen oder nicht schreiben können und Sie bei uns mitreden möchten, dann besuchen Sie bitte die Botschaft.
RU: Если Вы не понимаете или не можете писать на нашем языке, но хотите поделиться с нами чем-либо, пожалуйста, посетите наше посольство.

Bandera txantiloiak[aldatu iturburu kodea]

Kaixo Rintxo! Artikuluak egiten hasi zara eta ondo daude. BAkarrik kontutxe bat, ingelerazko wikipedian flagicon erabiltzen dute banderatxoak jartzeko, baina gu hemen geokodeak erabiltzen ditugu eta askoz emaitza hobeak ematen ditu. Horretarako sinpleki {{artean}} herriaren kodea jarri behar duzu. Adibidez EH jarrita Euskal Herria ateratzen da, ESP jarrita Espainia... zailagoa dirudi baina hobea da. Galderarik baduzu egin lasai! -Theklan · eztEztabaida · @ E-maila 22:05, 11 Martxoa 2009 (UTC)

Kaixo Rintxo, ikusi dut tenisaren inguruan artikulu asko sortzen ari zarela. Nola bandera txantiloi asko jartzen dituzun, banderen kodeen zerrenda hauek uzten dizkizut erabilgarriak izango baitaizkizu. [1] Ondo izan. --An13sa 12:47, 22 Martxoa 2009 (UTC)

Nathalie Tauziat[aldatu iturburu kodea]

Aupa Rintxo! Marklar2007 lankideak aholkatuta zuregana jotzen dut. Nathalie Tauziat artikulua egin nuen baina tenisaz ez naiz bat ere aditua. Begirada bat eman ahal diozu? Ez dakit zuzeneko terminologia erabili dudan, batez ere "Azalak" izendatzeko eta azken tauletako batean "Career" etab. ez dakit zelan itzuli. Eskarmentu handia duzunez tenisaz agian jakingo duzu zein diren hitzik egokienak. Mila esker eta ondo izan. --Lankide:Adrar (esan)

Gabon Rintxo! Zure aholkuak segi eta aldaketak egin ditut. Baten bat eskapatu bazait ez izan beldur aldatzeko, zeu zara tenis-munstroa! Edo txapelketa gehiagoren artikuluak eginez gero...Bide batez esteladak sartu ditut eta SESBekoa. Azken koadroko Career azkenean "Oro har" itzuli dut, bestela zeuk ipini egokiagoren bat. Segi wiki-aceak sartzen!!--Lankide:Adrar