Lankide eztabaida:Sorgindotore
Ongi etorri, Sorgindotore, euskarazko Wikipediara! Hau zure eztabaida orria da, beste wikilarien mezuak jasotzeko balioko dizuna. Gainera, lankide orria ere baduzu; nahi izanez gero, hor jar ditzakezu zeure datuak, interesak, hitz egiten dituzun hizkuntzak... (zeure lankide orria egiteko informazioa nahi baduzu, ikus orrialde hau). Nahi baduzu ere zure proba orrian idazten has zaitezke. Lagungarriak izan daitezkeen loturak
Wikipedian laguntzeko modu ugari daude. Horietako batzuk Wikipedian nola lagundu dezakezun argitzen duen orrian bildu ditugu. Artikulu jakin batez ohar edo iradokizunen bat egiteko, artikulu horren eztabaida orrian idatz dezakezu. Wikipediari buruzko galdera, ohar edo iradokizun orokorra baldin bada, berriz, Wikipediako Txokoa duzu horretarako toki egokiena. Eta hainbat Wikiproiektu ditugu, gai jakin batzuetan parte hartzen lagunduko dizutenak. Wikilari jakin bati idazteko edo erantzuteko, haren eztabaida orrian idatzi beharko duzu. Bestela, ez zaio mezu bat duela jakinarazteko oharra azalduko, eta agian ez da konturatuko idatzi diozula. Eztabaida orriaren goialdean «Gehitu atala» lotura aurkituko duzu. Hor klik eginez, mezua sortzeko aukera izango duzu. Mesedez, ez zaitez ahaztu mezuaren bukaeran zure erabiltzaile sinadura edo zigilua ezartzeaz; bestela, ezingo dugu jakin nork idatzi duen, nori erantzun behar diogun.
|
Harana[aldatu iturburu kodea]
Arratsalde on, Sorgindotore! Lan dotore eta zehatza egiten ari zara Pirinioei eta ibilbide luzeei buruz. Jarraitu horrela. Baina gauzatxo bat: berez bailara ez da valle/valée, baizik eta comarca/pays. Horregatik, Valle de Aspe/Vallée d'Aspe berez Aspa harana izan beharko luke. Gauza bera idatziko omen dituzun beste bailarak, Aspe artikuluan agertzen direnak, behintzat. Nahi baduzu, aldaketak nik egingo ditut. Zer iruditzen? --josugoni (erantzun hemen) 16:20, 23 Iraila 2007 (UTC)
Irudien igoera[aldatu iturburu kodea]
Fitxategi guztiak (irudiak eta beste) Commons proiektura igo behar dira, dagokien lizentzia askearekin. Horretarako, erabili fitxategiak Commonsera igotzeko orri nagusia edo morroia. Administratzaileen ardura da Euskarazko Wikipediara igotako fitxategi guztiak ezabatzea. Azalpen zehatzagoetarako, irakurri hemen: «Irudien erabilerari buruzko politikak». Mila esker. |
Igotako irudia[aldatu iturburu kodea]
Kaixo Sorgindotore! Duela egun batzuk Higer lurmuturraren irudi bat igo zenuen, eta argazkia zuk egindakoa den egiaztatu nahiko nuke, euskarazko Wikipedian ez baititugu irudiak igotzen. Irudia webguneren batetik hartutakoa balitz, bertatik hartzeko baimena ba ote dugun aztertu beharko litzateke, baina argazkia zurea bada, argazkia commons proiektuan igotzen dugu, hori baita irudientzako proiektua. Zure erantzunaren zain, –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 23:24, 16 Urria 2007 (UTC)
Mezutegi[aldatu iturburu kodea]
Kaixo Sorgindotore: Berez, Mezutegi artikulua ez dut ezabatu, bideratu baino ez. Kontua ez da sarrera bat merezi duen ala ez, baizik eta Wikipedian artikulu osatu samarrak izatea saiatu behar garela. Horrela, bi artikulu motx eta xixtrin izan beharrean, Zuberoako eskualdeak artikulu osoagoa dugu. Bertan agertzen dira aurreko mezutegi artikuluko edukiak. Bertan, Degeri artikulua ere sartuko nuke... Zer iruditzen? --josugoni (erantzun hemen) 18:51, 17 Urria 2007 (UTC)