Lankide eztabaida:Theklan/2008ko otsaila

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Diario Vasco[aldatu iturburu kodea]

Pozten naiz gustatu izanaz! Ia hiru ordu laurden egon nintzen telefonoan erantzuten baina gustura geratu nintzen. Bihar PostDatakoekin daukat hitzordua telebistarako (Kabri eta Unai egon dira bertan), ea zelan doan. Bide batez, zorte on bihar! Ta laga wikipedia ta ikasi, bihar ere wikipedia hemen egongo dok eta!--Janfri; bai esan? 22:07, 5 Otsaila 2008 (UTC)

Kaixo!ikusi dut borratu duzula nik egindakoa baina, nik uste asko igo dela, orain dela aste bat gutxigorabehera konktatu nitzen eta 23.500 ta piku zeunden, eta orain 300 eta piku artikulu gehiago, ba hori igoera handi bat da, horregatik jarri dut. Agur--Enzaiklopedia, wikilari arrunta 19:14, 6 Otsaila 2008 (UTC)

Aaa, orduan gezia postuz igotzean jartzen da, a bale orain ulertzen dut, ni pentzatzen nuen gero eta artikulu gehiagorekin jartzen zela, ze fallua!! XD . agur!--Enzaiklopedia, wikilari arrunta 19:38, 6 Otsaila 2008 (UTC)

Formatua dela eta[aldatu iturburu kodea]

Eskerrik asko, jefe! Zenbaitetan enpanauta nabil eta... Koro 19:30, 7 Otsaila 2008 (UTC)

Dear Theklan! Is there any reason for the deletion of special:Log|page=MediaWiki_talk:Gadgets-definition? Regards Gangleri
11:39, 8 Otsaila 2008 (UTC)~

George Habash[aldatu iturburu kodea]

Iepa Theklan!

Ikusi dut egin duzun artikulua eta aldatu egin dut fisikari hitza medikurengatik. Arrazoia zera da: uste dut ingelesezko bertsiotik itzuli duzula eta kontua da, bertan agertzen den Physician ez dela fisikari, medikua baizik (gazteleraz ere itzulpen okerretan jarri da hori, batez ere Erdi Aroko pelikula edota liburuetan) ikus hemen. Fisikari esateko era egokia Physicist da. Hau dinotsut, esperientziagatik, nik ere egin baitut akats hori behin baino gehiagotan. Ondo izan!--Janfri; bai esan? 21:35, 10 Otsaila 2008 (UTC)

Eskerrik Asko![aldatu iturburu kodea]

Kaixo! Eskerrik asko! Agur.. --Epiovesan 21:41, 10 Otsaila 2008 (UTC)

Kimika organiko(a)[aldatu iturburu kodea]

Aupa Theklan! Galderatxo bat: ez al zen hau bozkatu eta erabaki? --Unai (esaidank) 21:19, 13 Otsaila 2008 (UTC)

Aaaaaados, gaizki ulertu dut :-) --Unai (esaidank) 21:34, 13 Otsaila 2008 (UTC)



Txantiloi:Azala/Asteko txistea[aldatu iturburu kodea]

Kaixo! Zer moduz?, ikusi dut azalerako egin dudan txantiloi bat ezabatu egin duzula, nik egin dut, azalerako hainbeste txantiloi izanda eta wikipedia animatzeko pitintxo bat, txantiloi hori egitea ondo legokeela. Besterik gabe, ondo pasa, agur!!!!!!!!!!!!--Enzaiklopedia, wikilari arrunta 13:09, 15 Otsaila 2008 (UTC)

Beno, oraintze bertan ikusi dut beste wikipediatan ez dagoela orrelako gauzik, gainera hobeto ez dut ezer jartzen, azkenean gaiera zuk egia duzu, administratzaile batek egin dezake, eta ni naiz administratzailea?--Enzaiklopedia, wikilari arrunta 14:01, 15 Otsaila 2008 (UTC)

Nongo / Noren[aldatu iturburu kodea]

Aupa Theklan! Ez nago erabat ziur, baina uste dut zuzen zaudela. Begiratu hau. Gure kasua "zerbaiten ezaugarriak edo berezko atalak" litzateke. Ea hemendik aurrera ez dudan ahazten. --Unai (esaidank) 11:29, 17 Otsaila 2008 (UTC)

Nik ez dut arazorik ikusten txantiloi honen erabilpenean; konpondu duzu jada? –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 18:34, 17 Otsaila 2008 (UTC)

{{KOS}} txantiloiaren azalpena ere ondo ikusten dut nik; {{EH}} txantiloiarekin alderatuz, adibidez, ezberdin ikusten duzu? –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 18:40, 17 Otsaila 2008 (UTC)

Ahaztu zait erregistratzea[aldatu iturburu kodea]

Kaixo, Theklan!

"Staphylococcus" izeneko artikulua idatzi dut, baina ahaztu zait nire izenarekin erregistratzea.

Zer gertatzen da orain artikulu horrekin? Galdu egiten da?

Bilaketa egiterakoan artikulua agertzen da, baina ez du lotura egiten "Bakterio" artikuluan agertzen den "Staphylococcus"-ekin.

Akatsa konpondu al daiteke?

Esaidazu zerbait, mesedez.

Mila esker,

Josu 21:13, 17 Otsaila 2008 (UTC)

Zorionak Theklan! Badirudi ikasle izatetik geologo izatera pasa zarela... --josugoni (erantzun hemen) 21:16, 18 Otsaila 2008 (UTC)

Fungiak sailkatzen[aldatu iturburu kodea]

Gabon bai. Izen arruntaren bitartez sailkatzeko bi kategoria dauzkat momentuz: jangarriak eta pozoitsuak. Beste batzuk ere sortu beharko ditut: baliorik gabekoak, psikoaktiboak... Bestalde, zuk diozuna izen zientifikoen bitartez egiten ari naiz, zuhaitz filogeniko osoa eraiki nahi dut. Beno, generoa salbu. Adibidea: [1]. Zer iruditzen zaizu?

Asteko irudiak[aldatu iturburu kodea]

Aupa Theklan! Zer moduz? 2007ko asteko irudiak artxibatu egin ditut, 2006ko ereduari jarraituz. Zu kontu horretan ibili ohi zarenez, badaezpada ere jakinarazten dizut. Ondo izan! --Orereta (erantzunak) 11:52, 25 Otsaila 2008 (UTC)

Koordenatuak taula desitxuratzen[aldatu iturburu kodea]

Kaixo Theklan. Eman mesedez begiratu bat Larrunarri, Kakuetako arroila eta Garagartza artikuluei. Nik infotaula mugitua ikusten dut (egia esan, ia wikipediaren orrialde osoa...), batez ere Larrunarri. Koordenatuen errua dela ematen du. Kabriri esan diot, hemen inguruan zebileako. --josugoni (erantzun hemen) 14:45, 27 Otsaila 2008 (UTC)

Josuk esan dizun bezala, suk sortutako txantiloia gaizki dabil. Begira artikulu horiez gain, beste guztiak ere gaizki daude Aparteko:Whatlinkshere/Txantiloi:EHko_mendi_infotaula. Ez dakit zein den arazoa. Ongi izan Kabri, (erantzunak hemen) 15:32, 27 Otsaila 2008 (UTC)

Geografia izarra[aldatu iturburu kodea]

Eskerrik asko!!. Gustora nabil geografia gaiak euskaratzen. Marklar2007 20:02, 29 Otsaila 2008 (UTC)