Kakuetako arroila

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Kakueta
Garagantas de Kakueta.JPG
Datu orokorrak
Geografia
Koordenatuak 42° 59′ 03″ N, 0° 51′ 17″ W / 42.9841°N,0.854702°W / 42.9841; -0.854702Koordenatuak: 42° 59′ 03″ N, 0° 51′ 17″ W / 42.9841°N,0.854702°W / 42.9841; -0.854702
Mendikatea Pirinioak
Herrialdea Frantzia
Mendizaletasuna
Ohiko bidea Santa Grazitik
Artikulu hau Zuberoako arroilari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Kakueta (argipena)».

Kakuetako arroila Santa Grazin (Zuberoan) kokaturik dagoen haitzebakia da, inguruko ikusgarrienetarikoa Holtzartekoekin batera.

Uhaitxa ibaiak 15.000 urtez erosioaren bidez eraturiko arroila da hau eta bi kilometro inguruko luzera du, hormen altuera puntu batzuetan 350 metroraino heltzen delarik. Arroila oso estua da, batzuetan horma bien artean 3 metrotako zabalera besterik ez baitago.

Turismorako guztiz prestaturik dago, bidezidor, helduleku eta abarrekoekin atonduta dagoelarik. Hori dela eta, edozeinek bisita dezake arroila. Dena dela, bisitatu ahal izateko, sarrera ordaindu beharra dago.

Bertako kondairak dio arroila Errolanen (Karlomagnoren iloba) ezpatarekin sortu izan zela.

Segurtasun-arrazoiak direla eta, arroila itxita egoten da azaroaren 15etik martxoaren 15erarte.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kakuetako arroila Aldatu lotura Wikidatan