Laparoskopia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Laparoskopia
Deskribapena
Motaendoskopia
Identifikatzaileak
MeSHD010535
Ohar medikoa
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.

Laparoskopia[1] eremu operatorioa handitzeko pneumoperitoneoa eragin ondoren, laparoskopio izeneko endoskopio zurrun baten laguntzarekin egiten den barrunbe abdominaleko endoskopia da. Laparoskopioa zilborraren gainean egindako ebaki txiki batetik sartzen da, edo Douglas-en zaku-hondoan barrena bestela, helburu diagnostiko nahiz terapeutikoarekin. [2]

Abdomenaren nahiz pelbisaren edukiak (alegia Falopioren tronpak, obulutegiak, umetokia, heste mehea, heste lodia, apendizea, gibela eta behazun-maskuria) zuzenean ikuskatzeko modua ematen duen proba diagnostikoa da. Aurrez azterketa ez-inbasiboen bidez aurkitu ez den bestelako arazorik badagoen ala ez erabakitzea da miaketa horren helburua. Minbizia tratatzeko prozedurarik gehienak, organo bat erauzteko kirurgia esate baterako, laparoskopia bidez has daitezke, tratamenduaren martxa osoa aldaraziko luketen tumore gehigarririk edo metastasirik ez dagoela baieztatzeko.[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskalterm: [Hiztegi Terminologikoa] [1991]
  2. Euskalterm: [Ginekologia Hiztegia] [2015]
  3. Euskalterm: [Onkologia Hiztegia] [2015]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Medikuntza Artikulu hau medikuntzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.