Endoskopia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Endoskopio malgua.

Endoskopiak barneko organoak ikusteko proba osagarriak dira. Diagnostikoak lortzeko erabiltzen dira, baina baita tratamendu moduan ere.

Endoskopioak dira proba hauek egiteko aparatuak. Labur deskribatuta, mutur batean argia eta kamera dituen hodiak dira, beste muturrean medikuak ikusteko bisorea egonda.

Gorputzaren zulo batetik sartuta, endoskopioaren bidez azter daiteke bidean dauden organoak eta abar. Hodiaren bidez tresna txikiak pasa daitezke prozedura diagnostiko eta terapeutikoak egiteko: biopsiak, lesioen erresekzioak eta abar.

Neumologoak, digestio-aparatuko espezialistak, ORLko espezialistak, zirujauak eta traumatologoak dira batik bat teknika hauetaz baliatzen dira medikuak.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: Medikuntzaren historia
  • 1806an Philip Bozzini izan zen lehenengoa "Lichtleiter" (argi-eramalea) "giza gorputzaren kanalak eta barrunbeak aztertzeko" asmatzen. Hala ere, "Vienako Elkarte Medikoa"k ez zuen ontzat hartu "bitxikeria" hau.
  • 1822 arte ez zuten erabili endoskopio bat lehen aldiz gizakiekin, William Beaumont zirujau militarrak eginda Michigan-en (AEB).
  • 1897an Gustav Killian alemaniarrak egin zuen lehendabiziko bronkoskopia.
  • 1908an lehen aldiz erabili zituzten bonbilla txikiak endoskopioaren barruan, histeroskopia batean.

Endoskopia motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Endoskopia Aldatu lotura Wikidatan