Larry Carlton
Larry Carlton | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Larry Eugene Carlton |
Jaiotza | Torrance, 1948ko martxoaren 2a (76 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Bizilekua | Torrance |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Michele Pillar (en) (1987 - |
Hezkuntza | |
Heziketa | Narbonne High School (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | gitarra-jotzailea, musikagilea, musika-irakaslea, jazz musikaria, abeslaria, jazz guitarist (en) eta disko-ekoizlea |
Jasotako sariak | |
Kidetza | Fourplay |
Genero artistikoa | rock bluesa jazz fusion (en) post-bop (en) pop musika smooth jazz (en) contemporary jazz (en) crossover jazz (en) jazz rock (en) |
Musika instrumentua | gitarra ahotsa |
Diskoetxea | Warner Bros. Records Warner Records Uni MCA Records GRP Records (en) Favored Nations Star Licks Productions (en) |
larrycarlton.com | |
Larry Carlton (Torrance, 1948ko martxoaren 2a) Amerikako Estatu Batuetako gitarrajolea da, batez ere jazz estiloa jorratzen duena.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Larry Carlton sei urteekin hasi zen gitarra jotzen, eta bere lehen emanaldi profesionala 1962an izan zen, 14 urte zituelarik. Joe Pass, Wes Montgomery eta Barney Kessel musikariak entzun ondoren hasi zen jazz estilora hurbiltzen. B.B. King musikariarena eragina ere izan zuen Larryk. 1968an Fifth Dimension musika bandarekin jo zuen, eta 1970. urtetik aurrera bere gitarra ikasketak borobildu zituen Kalifornian, non Vikki Carr, Andy Williams eta The Partridge Family pop musikariekin jo zuen.
1970ko hamarkadan eta 1870ko hamarkadaren lehengo urteetan Carltonek estudio-musikari bezala lan egin zuen Los Angelesen, urtero bostehun grabaketa inguru eginez, besteak beste Steely Dan, Joni Mitchell, Michael Jackson, Quincy Jones, The Four Tops, Christopher Cross, Barbara Streisand, the Partridge Family eta Charly Garcia musikariekin. Aldi berean 1971n Jazz Crusaders taldearekin jotzera gonbidatu zuten, geroago The Crusaders izena hartu zuena. Haiekin 1976. urtera arte egon zen. 1978. urtean bere bakarkako lehen lan garrantzitsua argitaratu zuen. Bere estudio-lanekin segitu zuen eta 1986an bere lehen album akustikoa grabatu zuen MCA Records disketxearentzat, Discovery, eta diska horretako kantu bategatik pop kantu baten emankizun instrumental onenaren Grammy saria jaso zuen, Michael McDonalden Minute by minute abestiarengatik hain zuzen. 1987an beste Grammy izendapen bat lortu zuen Last Nite zuzeneko albumarengatik, bere musikari karrerako bigarrena.
1989n, On Solid Ground albumaren grabaketan zehar, Carltonek lepoan tiro bat jaso eta bere ahots kordak kalteturik utzi zituen. Ospitalizazio epe luze baten ondoren bukatu zuen albumaren grabaketa, eta Helping Innocent People sortu zuen, indarkeria biktimei laguntzeko irabazi asmorik gabeko erakundea. Ondoren, Carltonek bere grabazio eta kontzertuekin segitu zuen, eta 1990eko hamarkadan GRP Records eta MCA-ntzako grabazio mordo egin zuen. 1998an smooth jazz Fourplay supertaldean sartu zen eta 4 albumaren kredituetan agertu zen.
Mende berriearen hasieran Carltonek beti bezain gogotsu jarraitzen du bere proiektu musikalak burutuz (Fingerprints, 2000; Deep into It, 2001; Sapphire Blue, 2004; Fire Wire, 2005; The Jazz King, 2008...), bainabaita zenbait musikariekin kolaborazioak ere eginez, Steve Lukather (Live in Osaka),2001), Robben Ford (Live in Tokyo,2007) edo Steely Dan (U.S.A. Summer Tour, 2009) esaterako.
Sesio-musikari asko bezala, Carltonen gitarrajole eta konposatzaile karreraren oinarria estudio grabaketetan parte hartzea izan da. The Crusadersekin jo ondoren beste hainbat musikari famatuekin lan egin zuen, Steely Dan, Joni Mitchell, Michael Jackson, Sammy Davis Jr., Herb Albert, Quincy Jones, Bobby Bland, Dolly Parton eta Linda Ronstadtekin, esaterako, eta 1970ko hamarkadan 500 albumetan kolaboratu zuen urtero, horietatik ehun urrezko disko izan zirenak. Hori gutxi balitz, 1981an Grammy bat lortu zuen Hill Street Blues kantuagatik.