Laudioko Nazioarteko Krosa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Laudioko Nazioarteko Krosa
Sorrera 1985
Azken ekitaldia 2011
Garaipen gehien Gizon: Etiopia Tariku Bekele (3)
Emak: hainbat (2)
Errekorrak Gizon: 27:01 Tanzania John Yuda (2001)
Emak: ?
Tariku Bekele etiopiarra, hiru alditan txapelduna

Laudioko Nazioarteko Krosa urtero azaroaren bukaeran Arabako herri horretan egindako kros-lehiaketa da. Lehendabizikoz 1985ean antolatu zuten, hasieran otsailean eta gero abenduan[1].

Antolatzailea Laudioko Atletismo Kluba da[2]. Ellakuri udal estadioan hamar lasterketa egiten dituzte (elite mailan gizonek 9760 metro eta emakumeek 7640 metro, hurrenez hurren, korrika egiten dute).

Bertan munduko atletarik nagusienetariko batzuk hartu dute parte, tartean Derartu Tuluk, Gebregziabher Gebremariamek, Charles Kamathik, Sally Barsosiok, Martin Fizek, Alessandra Aguilarrek edo Jon Brownek. 2004 eta 2006 artean, IAAF estatusa zuen[3].

2012an babesle faltagatik diru arazoak izan zituen eta bertan behera utzi zen Nazioarteko Krosa. Ordutik aurrera herri lasterketa antolatzen da[4].

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ekitaldia Urtea Gizonezkoen txapelduna Denbora
(m:s)
Emakumeen txapelduna Denbora
(m:s)
1.a 1985 Espainia Javier San Martin ? Espainia Lolo Lopo ?
2.a 1985 Espainia Javier San Martin ? Espainia Asuncion Antolin ?
3.a 1986 Espainia Valentin Rodriguez ? Euskal Herria Amelia Lorza ?
4.a 1987 Espainia Ezequiel Canario ? Euskal Herria Amelia Lorza ?
5.a 1988 Euskal Herria Martin Fiz ? Kenya Mary Chemweno ?
6.a 1989 Portugal Ezequiel Canario ? Ingalaterra Jane Shields ?
7.a 1990 Kenya Wilson Omwoyo 29:09 Kenya Jane Wanjiku Ngotho 12:37
8.a 1991 Kenya Ondoro Osoro 27:25 Kenya Susan Sirma 13:26
9.a 1992 Kenya Ondoro Osoro 30:44 Kenya Lydia Cheromei 15:00
10.a 1993 Etiopia Fita Bayisa 27:58 Kenya Sally Barsosio 14:11
11.a 1994 Etiopia Fita Bayisa 28:41 Etiopia Derartu Tulu 14:08
12.a 1995 Kenya Daniel Komen 27:47 Kenya Sally Barsosio 13:40
13.a 1996 Ingalaterra Jon Brown 31:03 Etiopia Gete Wami 15:17
14.a 1997 Kenya Thomas Nyariki 30:50 Kenya Jackline Maranga 15:02
15.a 1998 Kenya Luke Kipkosgei 30:57 Etiopia Merima Denboba 15:44
16.a 1999 Etiopia Hailu Mekonnen 28:21 Kenya Naomi Mugo 14:18
17.a 2000 Kenya Abraham Chebii 30:01 Etiopia Merima Denboba 15:07
18.a 2001 Tanzania John Yuda 27:01 Espainia Alessandra Aguilar 19:32
19.a 2002 Kenya Charles Kamathi 26:57 Kenya Salina Kosgei 19:33
20.a 2003 Tanzania Fabiano Joseph 28:19 Kenya Alice Timbilil 19:56
21.a 2004 Etiopia Gebregziabher Gebremariam 26:36 Etiopia Werknesh Kidane 18:08
22.a 2005 Etiopia Tariku Bekele 29:29 Hungaria Anikó Kálovics 21:02
23.a 2006 Etiopia Tariku Bekele 27:08 Etiopia Meselech Melkamu 26:13
24.a 2007 Kenya Joseph Ebuya 27:05 Etiopia Meselech Melkamu 23:09
25.a 2008 Etiopia Tariku Bekele 29:31 Kenya Linet Masai 25:12
26.a 2009 Eritrea Teklemariam Medhin 29:08 Kenya Linet Masai 25:11
27.a 2010 Eritrea Teklemariam Medhin 31:24 Galizia Alessandra Aguilar 28:02
28.a 2011 Kenya Leonard Patrick Komon 29:15 Italia Nadia Ejjafini 26:03

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Civai, Franco & Gasparovic, Juraj (2010-11-30). Cross Internacional Valle de Llodio. Association of Road Racing Statisticians
  2. Cross Internacional. C.A de Laudio
  3. Valiente, Emeterio (2004-11-28). Gebremariam outsprints Tariku Bekele in Llodio. IAAF
  4. (Euskaraz)  Laudio Harana krosa 2012, https://aiaraldea.eus/aiaraldea/1482373050761-laudio-harana-krosa-2012. Noiz kontsultatua: 2017-12-30 .

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]