Martín Fiz

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Martín Fiz
Martín Fiz.jpg
Bizitza
Izen osoa Martín Fiz Martín
Jaiotza Gasteiz1963ko martxoaren 3a (53 urte)
Herrialdea  Araba, Euskal Herria
Ama hizkuntza gaztelania
Lanbidea
Lanbidea maratoilaria, iraupen-lasterkaria eta atleta
Atletismoa
Kirol diziplina Maratoi
Errekorrak
Berezitasua Irizpidea Data M
Marka pertsonalak
Berezitasuna Lekua Data M
1.500 metroko lasterketa 1988ko urtarrilak 1 224
3000 metres Getxo 1990eko uztailak 30 470,17
3000 metres steeplechase Getxo 1988ko ekainak 18 508,9
5.000 metroko lasterketa Erroma 1991ko uztailak 17 800,01
10.000 metroko lasterketa Barakaldo 1998ko uztailak 1 1.669,61
Erdi maratoi Grevenmacher 1996ko irailak 29 3.668
Maratoi Ōtsu 1997ko martxoak 2 7.685
 
Jasotako sariak

Martín Fiz Martín[1] (Gasteiz, Araba, 1963ko martxoaren 3a - ) euskal atleta da, gaur egun erretiratua.

Biografia eta lorpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Martín Fiz Martín Gasteizen jaio zen, Araban, 1963ko martxoaren 3an.

Gregorio Rojo bezalako ohore handiko entrenatzaileek zuzendu zituzten Martín Fizen eliteko lehen urratsak. Zenbait urtez iraupeneko lasterketetan lehian aritu ondoren, urrezko domina izan zen Mexikoko Txapelketa Iberoamerikarretan (1988), 3.000 m oztopoetan eta bi aldiz Espainiako crosseko txapeldun (1990 eta 1992an).

Distantzia luzean beti ibili da korrikalari, baina azken urteetan maratoia izan zen bere espezialitatea. Garrantzi handia izan zuen Espainiako maratoiaren arloan, proba hau ezagunago bilakatu zuelarik eta zenbait atletei bidea ireki zielarik, Abel Antón, Diego Gartzia, Fabián Roncero, Chema Martínez edo Julio Rey besteak beste.

1993an irabazi zuen bere lehenengoa, Helsinkin. Hiri hartan bertan Europako txapeldun bilakatu zen hurrengo urtean eta, urtebete geroago, munduko txapeldun bihurtu zen Goteborgen (Suedia). Rotterdam (1995), Seul (1996 eta 1997) eta Japoniako Ōtsuko (1999) lasterketak ere irabazi zituen eta Joko Olinpikoetan posturik altuena Atlantan lortu zuen 1996an, laugarrena hain zuzen ere. Atenasko Munduko Txapelketan (1997) zilarrezko domina lortu zuen eta seigarren izan zen Sydneyko Joko Olinpikoetan.

2003an antolatu zuten Gasteizen Martin Fiz Nazioarteko Maratoiaren lehen edizioa, korrikalariaren omenez. Orduz geroz, apirilero burutzen dute.

2013an Fiz Puro Maratón film dokumentala protagonizatu zuen, Rodrigo Moro zuzendariaren eskutik.

2015eko azaroan, garaipena lortu zuen New Yorkeko maratoian, 50 urtez gorako mailan (M50) 2o 34m 33sko denboran. Halaber, 2016ko otsailean Tokioko maratoia irabazi zuen maila berean 2o 28m 29sko denborarekin. 2016ko apirilean, Bostongo maratoia irabazi zuen bere maila 2o 30m 57sko denborarekin; eta 2016ko irailean, berriz, Berlingo maratoian garaile izan zen 2:26:32an[2][3]. Bere hurrengo helburua Chicago eta Londresko maratoiak irabaztea da.

« ...Kirolari batentzat bi gehi bi ez dira sekula lau izan, eta ez dira sekula lau izango. Lasterketara artekoa milimetrikoki prestatuko duzu, baina aski da bezperan gaizki lo egitea, zure inguruko bati arazo bat sortzea, edo betiko oinetakoak puskatzea, neuronak desbariatzen hasi, gauzei behar baino buelta gehiago eman, eta dena hankaz gora joateko. Egia da arlo zientifikoa geroz eta presenteago eta garatuago dagoela, baina kirolean ez dago matematikarik....[4]  »

Garaipen-zerrenda[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]