Laura Arrillaga-Andreessen

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Laura Arrillaga-Andreessen
Laura Arrillaga-Andreessen.jpg
Bizitza
Jaiotza Palo Alto1969/1970
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Familia
Aita John Arrillaga
Ezkontidea(k) Marc Andreesen  (2006 -
Hezkuntza
Heziketa Stanford Unibertsitatea
Stanford Graduate School of Education Itzuli
Stanford Graduate School of Business Itzuli
Jarduerak
Jarduerak ekintzailea
Enplegatzailea(k) Stanford Unibertsitatea

Laura Arrillaga-Andreessen (Palo Alto, Kalifornia) euskal jatorriko  filantropo estatubatuarra da.[1] Jaiotzez Laura Arrillaga, bere deituran senarrarena gehitu du, 2006tik Marc Andreessenekin baitago ezkondua, Netscape enpresaren sortzaile eta Silicon Valleyko ekintzaile eta inbertsorearekin.

Bizitza eta hezkuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arrillaga-Andreessenen gurasoak John Arrillaga, Sr. (aita, euskal jatorriko negozio-gizon kaliforniarra) eta Frances C. Arrillaga (ama, filantropoa) dira. Stanford Unibertsitatean artearen historian, hezkuntzan eta enpresa-kudeaketan gradu-mailako ikasketak lortu ditu. Arrillaga familia oso lotua dago Stanford Unibertsitatearekin, eta ezkondu ere kanpusean ezkondu zen Marc Andreessenekin.

Jarduerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Laura Arrillaga-Andreessen Foundation (LAAF) fundazioaren sortzaile eta patrono nagusia da Arrillaga-Andreessenen. Fundazio pribatu bat da filantropiaren alorreko "berrikuntza laborategi" gisa definitzen dena. Gaiaren inguruko saiakera bat ere idatzi du (Giving 2.0: Transform Your Giving and Our World) eta inbertsio fondo baten fundatzailea da, the Silicon Valley Social Venture Fund (SV2), hau ere filantropiaren alorrean inbertsioak egitera dedikatua.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.    .