Marc Andreessen

Wikipedia, Entziklopedia askea
Marc Andreesen» orritik birbideratua)
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Marc Andreessen
Marc Andreessen.jpg
Bizitza
Jaiotza Cedar Falls1971ko uztailaren 9a (46 urte)
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Bizilekua New Lisbon
Atherton (Kalifornia)
Familia
Ezkontidea(k) Laura Arrillaga-Andreessen  (2006 -
Hezkuntza
Heziketa Illinoisko Unibertsitatea Urbana–Champaignen 1993) gradu : Informatika
Jarduerak
Jarduerak informatikaria, ekintzailea, asmatzailea, blogaria, programatzailea, software ingeniaria, inbertitzailea eta ingeniaria
Enplegatzailea(k) IBM
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Errepublikanoa

Marc Andreesen (Cedar Falls, Iowa, AEB, 1971ko uztailaren 9a) estatubatuar informatikaria da. Kaliforniako Arrillaga familia euskal-amerikarrarekin senidetuta dago Marc. Emaztea Laura Arrillaga-Andreessen du, eta aitaginarriba John Arrillaga.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Netscape enpresa sortu zuen Jim Clarkekin batera. Interneteko lehen nabigatzailea (Netscape Navigator) asmatu zuten. Netscape oso enpresa garrantzitsua izan zen Interneten merkatuan, eta diru asko irabazi zuen Wall Street-eko diru-merkatuan. 2001ean, Andreesenek Loudcloud sortu zuen, web-hostingeko zerbitzuak ematen dituen enpresa bat. 2003tik, Opsware enpresako exekutiboa ere izan da Andreessen.

2008tik aurrera, negozioak kudeatu eta sortzen baino gehiago, inbertsore bezala egin du lan batik bat Andreessen Horowitz arrisku-kapitaleko konpainiaren bidez. Konpainia horren portafolioan daude, esate baterako, honako enpresetan egindako inbertsio funtsezkoak: Facebook, GitHub, Pinterest, Twitter, Digg eta Skype (honetatik irten ziren Microsoft-ek erosi zuenean, irabazi handiak sortuz Andreessen Horowitz-i).

Andreessen hainbat enpresatako kontseilu exekutiboan dago, adibidez Facebook, eBay, Hewlett-Packard, eta Oculus VR.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Marc Andreessen Aldatu lotura Wikidatan


Biografia
Iowa
Artikulu hau Iowako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.