Laura Dreyfus Barney

Wikipedia, Entziklopedia askea
Laura Clifford Barney» orritik birbideratua)
Jump to navigation Jump to search
Laura Dreyfus Barney
Laura Clifford-Barney-ren hilarria.jpg
Bizitza
Jaiotza Cincinnati1879ko azaroaren  30a
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Heriotza Paris1974ko abuztuaren  18a (94 urte)
Hobiratze lekua Passy hilerria
Familia
Aita Albert Clifford Barney
Ama Alice Pike Barney
Ezkontidea(k) Hyppolyte Dreyfus Barney
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzak frantsesa
ingelesa
persiera
Jarduerak
Jarduerak idazlea, irakaslea eta filantropoa
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa Bahá'í fedea

Laura Dreyfus Barney, Clifford Barney jaiotakoan, (Cincinnati, 1879ko azaroak 30 - Paris, 1974ko abuztuak 18) idazlea, filantropoa eta Bahá'í fedearen irakaslea izan zen

Laurak gogotsu lan egin zuen, batez ere, haurren eta emakumeen eskubideen alde, eta Nazioen Ligako zein UNESCO erakundeen zenbait batzordetan parte hartu zuen.[1] Egindako zerbitzuengatik, Frantziako Ohorezko Legioaren zaldun izendatu zuten 1925an eta ofizial 1937an.[2]

Bere lan nagusian Some Answered Questions liburuan (Erantzundako Zenbait Galdera) Haifara egindako bisitetan 1904 eta 1906 artean 'Abdu'l Bahá maisuarekin izandako elkarrizketak biltzen dira.[3]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1879-1900[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Albert Clifford Barney eta Alice Pike Barney-ren alaba izan zen. Aita jatorri ingeleseko tren-bagoien fabrikatzaile baten semea zen. Amak frantziar, holandar eta alemaniar jatorria zuen, eta Washington hiriko gizartean artista nabarmena izan zen.

Laura eta bere ahizpa zaharrena Natalie Clifford Barney tutore pribatuek hezitakoak izan ziren Estatu Batuetan. 1886an, Frantziara bidali zituzten Les Ruches ikastetxera, Marie Souvestre feministak sortutako barnetegira, alegia.[2]

1900-1928[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urte batzuk pasa ondoren, Parisen ikasten ari zela May Bolles ezagutu zuen (ezkondutakoan Maxwell), Kanadako bahá'í bat, eta fede hura aitortu zuen 1900 urtean. Lauraren amak ere bahá'í fedea aitortuko zuen laster.

1911n Hyppolyte Dreyfus-ekin [4] ezkondu zen (ezkondutakoan, Hippolyte Dreyfus Barney), Frantziako lehen bahá'í-a.


1928-1974[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Bahá'í Nazioarteko Komunitatea, Nazio Batuetako Bulegoa, Nazio Batuetarako eta Jendaurreko Informazio Politika Batzorderako Txostena, New York, 1988ko uztailaren 21 (Laura Dreyfus-Barneyren oroimenean, Emakumeen Nazioarteko Kontseiluaren mendeurrenean).
  • A. Fāżel Māzandarānī, Ẓohūr al-ḥaqq VIII/2, Tehran, 132 B.A./1975. U. R. Giachery, "Laura Clifford Dreyfus-Barney, 1879-1974" The Bahá'í World 16, 1978, 535–38 or.
  • R. Meḥrāb-Ḵānī, Zendagī-e Mīrzā Abu'l-Fażl Golpāyagānī, Langenhain, Germany, 1988, 277 or.
  • Who Was Who in America, 1897-1942 I, Chicago, 1968, p. 59.[5]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez)  Keller, Rosemary Skinner; Ruether, Rosemary Radford; Cantlon, Marie (2006) Encyclopedia of Women and Religion in North America: Native American creation stories Indiana University Press ISBN 9780253346872 . Noiz kontsultatua: 2019-07-05 .
  2. a b   «Glimpses into the Life of Laura Dreyfus-Barney, by Mona Khademi» irfancolloquia.org . Noiz kontsultatua: 2019-07-05 .
  3. (Ingelesez)  «Literary News of Philadelphia», New York Times, 1908/10/17 .
  4.   «Biography of Hippolyte Dreyfus-Barney» bahai-library.com . Noiz kontsultatua: 2019-07-02 .
  5.   «DREYFUS-BARNEY – Encyclopaedia Iranica» www.iranicaonline.org . Noiz kontsultatua: 2019-07-02 .

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Laura Dreyfus-Barney-ren idazlanak eta berari buruzkoak Interneteko artxibategietan

Laura Dreyfus-Barney-ren idazlanak LibriVox-en (jabari publikoko audioliburuak)