Laura Kraut

Wikipedia, Entziklopedia askea
Laura Kraut
Laura Kraut - Siegerehrung - CSI Wiesbaden 2013.jpg
(2013)
Bizitza
JaiotzaCamden (Hego Carolina)1965eko azaroaren 14a (56 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Jarduerak
Jarduerakshow jumper (en) Itzuli
Pisua58 kilogramo
Altuera168 zentimetro

Laura Kraut (Camden, Hego Carolina, 1965eko azaroaren 14a) zaldizko estatubatuarra da. 1,70 m-ko garaiera du, eta 58 kg pisatzen ditu. Laura ezaguna da jauzi lehiaketetan izan duen parte-hartzeagatik eta Olinpiar Jokoetan urrezko domina irabazteagatik.

Lanbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Laura Krauten lanbidea, hipika lehiaketetan parte-hartzea da. Will Simpson, Beezie Maddon eta Mclan Word taldekide ditu. Konkurtsoak bere hiru zaldi ezagunekin egiten ditu: Miss indépendent, Jakarta eta Cédric.

Istripua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2020ko abuztuaren 3an, leihaketan zehar, Laura, Jakarta zaldiaren gainean zihoala, erori egin zen. Zaldiaren hankapera erori zen, eta, haren apatxek, Laura kolpatu zuten. Zorionez, sudurra besterik ez zuen hautsi, bere kaskoak salbatu zion bizia.[1] Istripua gorabehera ez zuen lehia utzi eta txapelketetan parte hartzen jarraitu du.

Olinpiar Jokoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2008ko Udako Olinpiar Jokoetan, Pekin 2008an (Pekin), Saltoak taldeka proban, AEBko taldea osatzen zuten Laura Kraut (Cedricen gainean), McLain Ward (Sapphireren gainean), Will Simpson (Carlsson Vom Dachen gainean) eta [[ Beezie Madden]]-ek (Authenticen gainean) urrezkoa lortu zuten Kanadako taldearen eta Suitzako taldearen aurretik sailkatuz.

2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, Tokio 2020an (Tokio), Saltoak taldeka proban, berriz, zilarrezkoa lortu zuen AEBko taldearekin, Suediako taldearen (urrezko domina) atzetik eta Belgikako taldearen (brontzezko domina) aurretik sailkatuz; honako hauek osatzen zuten taldea: Laura Kraut (Baloutinueren gainean), Jessica Springsteen (Don Juan van de Donkhoeveren gainean) eta McLain Ward-ek (Contagiousen gainean).[2][3]

Udako Olinpiar Jokoetako emaitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udako Olinpiar Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
2008 Pekin
Txinako Herri Errepublika Txina
1. postua, urrezko domina Saltoak taldeka.[4]
Cedric
en gainean.
2020 Tokio
Japonia Japonia
2. lekua, zilarrezko domina Saltoak taldeka.[5]
Baloutinueren gainean.

Gainerako lorpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere emaitza hoberenak honakoak dira:

  • 2006: munduko zaldi jokoak 2. heldu zen.
  • 2010-2012: 3 munduko mailako txapeldun bira irabazi zituen.
  • 2013: Alemania eta Ameriketan bi txapelketa irabazi zituen.
  • 2015: CSOn lehena izan da.
  • 2017: Nazionalitateen FEI kopan lehen postua.
  • 2018: munduko zaldi jokoak Irabazi du.
  • 2019: FEI munduko kopa 1. heldu zen txapelketan.
  • 2020: Nazionalitateen kopan (AEB) lehena izan zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) «Laura Kraut: “Just wear the right helmet”» Horse Network 2020-12-14 (Noiz kontsultatua: 2021-07-12).
  2. «Laura Kraut» olympedia.org (Ingelesez)
  3. «Laura Kraut» olympics.com (Gaztelaniaz)
  4. Saltoak taldeka. Emaitzak 2008 olympedia.org (Ingelesez)
  5. Saltoak taldeka. Emaitzak 2020 olympedia.org (Ingelesez)

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]