Edukira joan

Laxey

Koordenatuak: 54°13′40″N 4°24′07″W / 54.2278°N 4.4019°W / 54.2278; -4.4019
Wikipedia, Entziklopedia askea
Laxey
Laksaa
 Man Uhartea
Administrazioa
Estatua Erresuma Batua
Herrialdea Ingalaterra
Konderria Man Uhartea
PostakodeaIM4 (2006)
Geografia
Koordenatuak54°13′40″N 4°24′07″W / 54.2278°N 4.4019°W / 54.2278; -4.4019
Laxey is located in Man
Laxey
Laxey
Demografia
Biztanleria1.768
Bestelako informazioa

Laxey (manxeraz: Laksaa), Man uharteko herri bat da. 2006ko erroldaren arabera, 1.768 biztanle zituen.

Herriaren izena antzinako eskandinavieraren Laxa hitzetik dator, 'Izokinen Ibaia' esan nahi duena.

Laxeyko biztanleria
2001 2006
1.725 1.768

Laxeyk 1850eko hamarkadan meatzaritza-industriari zerbitzua emateko eraikitako portu txiki bat du. Gaur egun, aisialdirako itsasontziek eta itsasbazterreko arrantza-ontziek baino ez dute erabiltzen.

Garraiobideak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Laxeytik Man Uharteko Burdinbide Elektrikoa igarotzen da. Laxeyko tren-geltokiak, herriaren iparraldean kokatua, Snaefell Mendiko Burdinbidearekin lotura du, azken honen tren-geltokia herriaren hegoaldean dagoela.

  • Laxey School, Quarry Roaden kokatua, lehen-hezkuntzako eskola da.

Laxey F.C. futbol-taldeak Man Uharteko Futbol Ligan jokatzen du.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]