Leandro Silván López-Almoguera

Wikipedia, Entziklopedia askea
Leandro Silván López-Almoguera
Bizitza
JaiotzaMadril, 1901
Herrialdea Espainia
HeriotzaDonostia, 1999 (97/98 urte)
Hezkuntza
HeziketaGrenobleko Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakingeniaria
KidetzaRoyal Academy of Sciences and Arts of Barcelona (en) Itzuli

Leandro Silván López-Almoguera (Madril, Espainia, 1901Donostia, Gipuzkoa, 1999) madrildar ingeniaria izan zen, Euskal Herriko zeramikan aditua.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Madrilen jaio eta Zaragozan egin zituen zientzietako ikasketak, eta amaitu bezain laster Gipuzkoara heldu zen irakasle. Hortik aurrerako lan guztiak Euskal Herrian egin zituen, zientziaren eta teknikaren historiaren inguruan gehienak.

Ilustrazioari buruzko lan ugari argitaratu zituen, baita Peñafloridako kondearen eta Elhuyar anaien biografiak ere.

Euskal Herriko zeramikan aditua da, eta Cerámica Navarra (1973) eta Cerámica Popular Vasca (1983) lanak osatu zituen. Azken hori da, hain zuzen, orain arte euskal zeramikaren historiaz idatzi den lanik garrantzitsuena.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]