Leandro Silván López-Almoguera
Itxura
Leandro Silván López-Almoguera | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Madril, 1901 |
Herrialdea | Espainia |
Heriotza | Donostia, 1999 (97/98 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Grenobleko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | ingeniaria |
Kidetza | Royal Academy of Sciences and Arts of Barcelona (en) |
Leandro Silván López-Almoguera (Madril, Espainia, 1901 – Donostia, Gipuzkoa, 1999) madrildar ingeniaria izan zen, Euskal Herriko zeramikan aditua.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Madrilen jaio eta Zaragozan egin zituen zientzietako ikasketak, eta amaitu bezain laster Gipuzkoara heldu zen irakasle. Hortik aurrerako lan guztiak Euskal Herrian egin zituen, zientziaren eta teknikaren historiaren inguruan gehienak.
Ilustrazioari buruzko lan ugari argitaratu zituen, baita Peñafloridako kondearen eta Elhuyar anaien biografiak ere.
Euskal Herriko zeramikan aditua da, eta Cerámica Navarra (1973) eta Cerámica Popular Vasca (1983) lanak osatu zituen. Azken hori da, hain zuzen, orain arte euskal zeramikaren historiaz idatzi den lanik garrantzitsuena.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.