Hauts altxagarri

Wikipedia, Entziklopedia askea
Legamia kimiko» orritik birbideratua)
Koilaratxokada bat hauts altxagarri.

Hauts altxagarria oreari gehitzen zaion gai kimikoa da. Legamia ordezten du altxagarri gisa; hori dela-eta, legamia kimiko ere deitu izan zaio.

Hauts altxagarriak karbonato bat eta azido bat baino ez du edukitzen. Urak eta azidoak karbonatoa deskonposatzen dutenean ikazkai dioxidoa sortzen da, eta, besteak beste, horrek jaikitzea eragiten du.

Beste usainik eta zaporerik sortzen ez denez, legamiarekin gertatzen den eran, labean egindako jakiaren zaporea ez da aldatuko, orean geratzen den gatz-kopurua izan ezik.

Hauts altxagarriak sodio bikarbonato (sodio hidrogenokarbonatoa [NaHCO3]) eta azido zitriko edo potasio bitartrato kopuru berdinak izaten ditu. Irinari hauts altxagarria gehitzen zaionean, irin altxagarriduna lortzen da.

Erreakzioaren ekuazioa hau da:

    NaHCO3(aq) + H+(aq) ⟶ Na+(aq) + CO2(g) + H2O

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Gastronomia Artikulu hau gastronomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.