Leire Ayala

Wikipedia, Entziklopedia askea
Leire Ayala

Bizitza
JaiotzaBilbo1972ko abuztuaren 26a (51 urte)
Herrialdea Bizkaia
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
frantsesa
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakabeltzaina

Pinterest: ayalamazorriaga Edit the value on Wikidata
Leire Ayala ganaduzain, 2023

Leire Ayala Mazorriaga (Bilbo, Bizkaia, 1972ko abuztuaren 26a) bizkaitar abeltzaina eta enpresaburua da.[1]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bilbon jaioa da. Gurasoak Manuel eta Mariángeles dira. Betidanik izan du lotura nekazaritza munduarekin. Aitak Elorrion, Igurian erosi zituen lurrak. Baserria altxatu zuen eta txikitatik etortzen zen familia zaldiak zaintzera.[1]

Arkautiko Nekazaritza eskolan ikasi zuen, eta Frantziara joan zen beka batekin. Geroago injeniaritza egin zuen.[1]

Lan ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1990ko hamarkadan aitak emandako 13 zaldirekin eta 8 behi erosita hasi zen apurka-apurka, 75 bat buru izan arte. Elorrion apur batzuk baino ez ditu, gehienak Oiz mendian ditu, ahalik eta denbora gehien kanpoan izaten saiatzen da. Urkaiko kooperatibarekin merkaturatzen du okela eta 2018tik ekologikoan lan egiten du.[1]

Esplotazioaren jabea emakumezkoa izanda, hasieran ez zen erraza izan lekua hartzea, beti pentsatzen baitzuten gizonezko baten sostengua zuela. Urteak aurrera egin ahala pentsakera hori aldatu egin da.[1]

Kidetasunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

'Ganaderas en red' elkarteko kidea da. Sare horrek Espainia guztiko jendearekin partekatzeko aukera ematen du, elkar babesteko, sostegatzeko edo arazoei aurre egiteko. Ia beti emakumea izan da ganaduari jaten eman izan diona, senarra beste lan batzuetan ari zelako (lantegian edo basoan), baina nekez ikusi da lan hori. Apurka-apurka gero eta emakume gehiago dira esplotazio baten jabe.[1]

Asgapir-en idazkaria da. Bizkaiko arraza pirenaikoko haragitarako behien ustiategiak biltzen dituen elkartea da, eta 95 bat ustiategik osatzen dute. Haragia ekoizteaz gain, arraza autoktono horren hobekuntza genetikoa bilatzen dute.[2] Harakai kooperatibako taldekidea da. 300 bat kidetik 2023an ekologikoan diharduen bakarra da.[3]

Euskal Nekazarien Batasuneko (ENBA) batzordekidea da.[4]

Alazne Intxauspe nekazaria, Leire Ayala abeltzaina eta Leire Milikua arkitektoa, Gerediaga elkarteak Abadiñoko Gerediagako foru zelaian antolaturiko Ondare Jardunaldian, 2023.10.01

Aurrera begira[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Belaunaldi berriak gogotsu datoz, baina hasieran esplotazio bat martxan ipintzeko inbertsio handia egin behar denez, administrazioaren laguntza handiagoa behar da. Bokaziozko lana izan behar da, denbora handia eskatzen baitu, urtean 365 egun eta egunean 24 ordu.[1]

Hitzaldiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2023ko urriaren 1ean Gerediaga elkarteak Abadiñoko Gerediagako foru zelaian antolaturiko Ondare Jardunaldien barruan, emakume nekazari eta abeltzainen lana hitzaldian parte hartu zuen Alazne Itxauspe nekazariarekin batera. Leire Milikuak bideratu zuen solasaldia bere 'Lur gainean, itzal azpian (2022)' saiakera liburua ardatz hartuta,[5] landa emakumearen lana ezagutarazi zuten, eta erakundeetan eta landa eremuen garapenerako politiketan emakumearen parte hartze handiagoa aldarrikatu zuten.[1][6]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d e f g h «"Esplotazioaren jabea neu naizela argitu behar izan dut askotan" - Elorrio» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2023-10-10).
  2. (Gaztelaniaz) World, Hermeneus. «ASGAPIR» Lorra Market (Noiz kontsultatua: 2023-10-10).
  3. «HarakaiClient» www.harakai.net (Noiz kontsultatua: 2023-10-10).
  4. «Euskal Nekazarien Batasuna - Euskal Nekazarien Batasuna» www.enba.es (Noiz kontsultatua: 2023-10-10).
  5. «Susa literatura - Lur gainean, itzal azpian» susa-literatura.eus (Noiz kontsultatua: 2023-11-09).
  6. «Lur gainean, itzal azpian » Ondarea Bizkaia» Ondarea Bizkaia (Noiz kontsultatua: 2023-11-09).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]