Alazne Intxauspe

Wikipedia, Entziklopedia askea
Alazne Intxauspe

Bizitza
JaiotzaAndoain, 1984 (39/40 urte)
Herrialdea Gipuzkoa
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jardueraknekazaria, kazetaria eta ekintzailea

Facebook: search/top/?q=Alazne%20Intxauspe Edit the value on Wikidata
Alazne Intxauspe eta Jon Bereziartua Mañarin, 2022ko abenduan

Alazne Intxauspe Elola (Andoain, Gipuzkoa, 1984ko abenduaren 15a) gipuzkoar nekazaria eta ekintzailea da.[1][2]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alazne Intxauspe Andoainen jaio zen. Gizarte Zientziak eta Enpresa ikasi zituen.[3] Baserriko jatorria badu ere, inoiz ez zuen jardun lan horretan. Kazetari lanean aritu ondoren bere bizitzako une batean, Lurrera itzultzea erabaki zuen Jon Bereziartua bikotekidearekin eta baratzegintza ekologikoan jardun.[2] Mañarian bizi dira. Ortua, ostera, Iurretako Orozketa auzoan daukate.[1] Barazki ekologikoak ekoizten dituzte, sasoian sasoikoak, eta arlo horretako ziurtagiria dute.[4]

Lan ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alazne Intxauspe kazetaritzan hasi zen lanean. Zazpi urtez ETBn lan egin ondoren, 2012an bizimoduz aldatzea erabaki zuen. Bikotekidearekin batera, lurreko abentura bati ekin zion Bizkaiko Iurreta inguruan, Orozketa auzoan hain zuzen ere. Laguntzarik gabe hasi ziren. Hasiera zaila izan zen eta hainbat arazo izan zituzten: negutegiak erostea, elurte batek apurtzea, ekoizpena nekez ateratzea, izurriteak... Denboraz trebatuz eta ikasiz joan dira eta inguruko gero eta jende gehiagoren artean banatzen den baratzezaintza lortu dute. Inguruko eskoletako jangelak ere hornitzea lortu zuten. 'Bejondeizula nekazaritza iraunkorra' enpresa sortu zuten eta batez ere, kontsumo taldeen eta otzaren bitartez funtzionatzen dute. Zortea izan zuten, hasierako uztak izan aurretik bezeroak zain zituzten eta. Interesa dutenekin Whatsapp taldeak sortu eta produktuen gaineko informazioa emateko nahiz eskariak egiteko aukera dago.[5]

Inguruko azoketan, hala nola, Durangon, Zornotzan eta Berrizen zuzeneko salmenta lantzen dute bezeroekin. Mañarin zegoen denda berriz zabaltzeko udalaren lehenengo saiakerak huts egin zuen eta 2022ko urte amaieran ekoizleei eskaintzen hasi zen udala, euren produktuen banaketa-puntu modura erabil zezaten. Bejondeizulakoak izan ziren hasierakoak. Nekazaritza produktuez gain, barazkiekin kremak ere egiten dituzte.[1] Inguruko ekoizleen produktuak ere eskaintzen dituzte, batez ere Etartie egitasmoan[6] dauden ekoizleenak: ogia, esnekiak, arrautzak, haragia, kontserbak…[1]

Berezko kontsumorako ez diren barazkiak Nekasarearen bidez saltzen dituzte. Euskal Herriko Nekazarien Elkartasuna (EHNE) sindikatuaren ekimena da Nekasarea, eta zuzenean konektatzen ditu ekoizleak eta kontsumitzaileak. [7]

Nekazaritzan lanaldia luzea da, ez dago oporraldirik. Oporren hutsunea nabaritzen da gehien; ustiategitik gehienez ere “bizpahiru egun” urrundu daiteke, uzta guztia galtzeko arriskua dago eta.[7]

Baratzean lantegi batean baino denbora gehiago lan egiten da, baina inork ez dizu erritmoa ezartzen.”[7]

Klima aldaketa dela eta hauxe esan zuen Intxauspek,

«Konbentzituta gaude Elikadura burujabetza aldaketa sozialerako ardatzetako bat denaz eta baita klima aldaketaren aurkako borrokan ere.»[3]

Kidetasunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Elikadura burujabetza: noraino iristea dugu beharrezko eta noraino irits gaitezke? Nola eta noizko?. Alazne Intxauspe. Euskal Herriko Nekazarien Elkartasuna (EHNE-B).[8]
Durangaldeko Mugimendu Feministak azaroaren 30erako deituriko greba feminista orokorra antolatzen, 2023 azaroa (Alazne Intxauspe behean, ezkerrean)
Alazne Intxauspe nekazaria, Leire Ayala abeltzaina eta Leire Milikua arkitektoa, Gerediaga elkarteak Abadiñoko Gerediagako foru zelaian antolaturiko Ondare Jardunaldian, 2023.10.01

Ekintzaile[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hitzaldiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2023ko urriaren 1ean Gerediaga elkarteak Abadiñoko Gerediagako foru zelaian antolaturiko Ondare Jardunaldien barruan, emakume nekazari eta abeltzainen lana hitzaldian parte hartu zuen Leire Ayala abeltzainarekin batera. Leire Milikuak bideratu zuen solasaldia bere 'Lur gainean, itzal azpian (2022)' saiakera liburua ardatz hartuta,[9] landa emakumearen lana ezagutarazi zuten, eta erakundeetan eta landa eremuen garapenerako politiketan emakumearen parte hartze handiagoa aldarrikatu zuten.[10][11]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]