Leire Milikua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Leire Milikua
Leire Milikua.jpg
Bizitza
Jaiotza Abadiño, 1985 (34/35 urte)
Herrialdea  Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Heziketa Euskal Herriko Unibertsitatea
Hizkuntzak euskara
gaztelania
ingelesa
Jarduerak
Jarduerak arkitektoa
Kidetza Aldiri. Arkitektura eta abar
Udako Euskal Unibertsitatea

Leire Milikua Larramendi (Abadiño, 1985). Arkitektoa da Euskal Herriko Unibertsitatean graduatu ondoren, eta unibertsitate espezialista Agroekologian (UEU-EHU) eta Genero Berdintasunean (Universidad Europea Miguel de Cervantes).

Freelance bezala dabil lurraldearen eta biztanle/komunitateen arteko loturak berrezartzeko planak diseinatu, prozesuak eraiki eta horiek dinamizatzen.

Bere ikerketa-lerro nagusiak agroekologia, elikadura-sistemak, landa-eremua, herritarren parte hartzea eta generoa dira.

Landa-eremua EAEn: egungo argazkia, etorkizuneko aukerak (UEU, 2015) liburua idatzi du, eta Abadiño eta Elorrioko landa-eremuko emakumeak. Berdintasun politika publikoetarako lan-ildo berriak zehazteko diagnostiko parte-hartzailea gauzatu (Abadiño eta Elorrioko udalak, 2018).[1]

Aldiri aldizkariaren sortzaile[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aldiri aldizkari berria Argia aldizkarian (2010)

"Aldiri. Arkitektura eta abar" aldizkariko sortzaileetako bat izan zen. Udako Euskal Unibertsitatearen laguntzarekin 2009an argitaratu zuten 0 zenbakia, "Hasiberriak. Arkitekto gazteon komeriak" izenburupean, eta lehendabiziko zenbaki haietako parte-hartzaileen artean hainbat arkitekto hasiberri zeuden, besteak beste, Unai Fernandez de Betoño, Ibai Gandiaga, Maider Uriarte, Ula Iruretagoiena, Agurtzane Elguren, Kepa Iturralde, Anartz Ormaza eta Ander Gortazar. Geroago ere beti izan da kidea aldizkariko erredakzio-kontseiluan.

Aldiri talde-lanaren emaitza izan da hasieratik, garai hartan baziren arkitekturazko oinarrizko liburu batzuk euskarara itzuliak (Müller-ren Arkitektura Atlasa,[2] Paricioren Arkitekturaren eraikuntza,[3] edo Solà-Moralesen Hiri-hazkunde motak[4]), baina taldeak euskarazko berezko sorkuntza bultzatu nahi zuen, eta ez soilik arkitekturaz modu ortodoxoan aritu nahi, beste hainbat aldizkariren moduan; bestelako gaiei ere tartea eskaini nahi zieten: hirigintza, lurralde-antolamendua, artea, soziologia, ekologia, ekonomia... Zenbaki bakoitzean Joseba Larratxe Josevisky arkitektoren komiki bat ere sartu zuten. Aldizkariaren formatua akademikoagoa bihurtu zen denborarekin. Euskarazko Uztaro aldizkari zientifikoaren bideari jarraituz Aldirik Dialnet, Latindex eta MIAR indize eta katalogo akademikoetan agertzea lortu zuen.[5]

Aldizkariko lantaldeak antolatzaile eta kolaboratzaile berriak integratzeko ahalmena erakutsi du urteak pasatu ahala. Leire Milikua bera 2014an integratu zen,[6] Ianire de Andres, Ander Zangitu, Itsaso Larramendi eta beste arkitekto batzuk ere bildu dira proiektura. Horrela, 2020ko hasieran erredakzio-kontseiluko kideak hauek ziren: Unai Fernandez de Betoño, Ula Iruretagoiena, Kepa Iturralde, Ander Gortazar, Anartz Ormaza, Itsaso Larramendi, Ander Zangitu, Ianire de Andres eta Laura Maioz.[7][8][9][10]

Argitalpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

"Landa-eremua EAEn: egungo argazkia, etorkizuneko aukerak" argitaratu zuen 2015ean UEUrekin.[11] [12]

Aldiri aldizkarian gutxienez 9 artikulu idatzi ditu arkitektura beste gai batzuekin batera lantzen: emakumea, sexualitatea, nekazaritza, azpiegiturak, nekazaritza, soziologia, kultura, arkitektura, zaharrak,eta lana ekonomiaren ikuspuntutik.[13]

  • Lurraldea elikagai-sortzaile. Elikadura sistemen birtokiratzea (2019), Irantzu Duro eta Sergio Gallegorekin
  • Nekazaritza-parke baten sorrera. Arrastariko etorkizuneko nekazartitza-parkea definitzeko lehen urratsak (2019) Irantzu Durorekin
  • Badirudi ahaztu egin dugula gure arbasoek oso ongi zekitena: elikagaien kontrola boterea dela, Carolyn Steelekin solasean (2019)
  • Lurraldearen, elikaduraren eta lanpostuen arteko harremana. (2018) Sergio Gallegorekin
  • Bistakoa da orain arte sexurako bakarrik ziren espazioek desagertzeko joera dutela” Adélaïde de Catersekin solasean (2017)
  • Etxebizitza eta familia gure kulturetan dauden bi jainko ukiezin dira. Irati Mogollón García eta Ana Fernandez Cuberorekin solasean (2016)
  • (1+3) sektorea + auzolana = Zerain (2013)
  • Gehiketa delikatua (2013)
  • Berdeak ez diren ekintza berdeak (2012)

Arkitektura eta sexualitatea gai biak elkarrekin aztertzeko 2019an Jakin aldizkarian argitaratu zuen artikulua berritzailea da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Leire Milikua Larramendi - Jakin.eus» www.jakin.eus . Noiz kontsultatua: 2020-04-16.
  2. Müller, Werner, 1924-2005.. (2007). Arkitektura atlasa.. Euskal Herriko Unibertsitatea, Argitalpen Zerbitzua ISBN 978-84-8373-984-6 PMC 244027019 . Noiz kontsultatua: 2020-04-07.
  3. Paricio Ansuategui, Ignacio.. ([2005]). Arkitekturaren eraikuntza. Universidad del País Vasco, Servicio Editorial = Euskal Herriko Unibertsitatea, Argitalpen Zerbitzua ISBN 84-8373-813-9 PMC 433914880 . Noiz kontsultatua: 2020-04-07.
  4. Solà-Morales i Rubió, Manuel de.. ([2008]). Hiri-hazkunde motak. Euskal Herriko Unibertsitatea, Argitalpen Zerbitzua = Universidad del País Vasco, Servicio Editorial ISBN 978-84-9860-138-1 PMC 733696896 . Noiz kontsultatua: 2020-04-07.
  5. «Unai Fernandez de Betoño: “UEU oasia da euskarazko ikerketa arkitektonikoaren basamortuan” :: Buruxkak Liburutegi digitala» www.buruxkak.eus . Noiz kontsultatua: 2020-04-07.
  6. «Leire Milikua: “Taldekideen arteko zaintza azpimarratuko nuke” :: Buruxkak Liburutegi digitala» www.buruxkak.eus . Noiz kontsultatua: 2020-04-16.
  7. 0. zenbakia: ”Hasiberriak. Arkitekto gazteon komeriak” – Aldiri. . Noiz kontsultatua: 2020-03-31.
  8. Anartz Ormaza | Artizarra. . Noiz kontsultatua: 2020-03-31.
  9. «Anartz Ormaza: “Arkitekturaren aldirietara oraindik ere gehiago zabaldu beharrean gaude” :: Buruxkak Liburutegi digitala» www.buruxkak.eus . Noiz kontsultatua: 2020-03-31.
  10. «UEUk 'Aldiri. Arkitektura eta abar', arkitektureari buruzko euskerazko lehen aldizkaria argitaratu dau» bizkaie.biz . Noiz kontsultatua: 2020-03-31.
  11. Milikua Larramendi, Leire. (2015). Landa-eremua EAEn : egungo argazkia, etorkizuneko aukerak. Udako Euskal Unibertsitatea ISBN 978-84-8438-573-8 PMC 967635581 . Noiz kontsultatua: 2020-04-16.
  12. Milikua, Leire. (2015). Landa-eremua EAEn: egungo argazkia, etorkizuneko aukerak (Deskargatu). UEU ISBN 978-84-8438-573-8.
  13. Fernandez de Betoño, Unai. (2020). «Bilaketaren emaitzak :: Inguma - Euskal komunitate zientifikoaren datu-basea» www.inguma.eus (Udako Euskal Unibertsitatea) . Noiz kontsultatua: 2020-04-15.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]