Leire Elustondo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Leire Elustondo
Bizitza
JaiotzaErmua1993ko martxoaren 5a (31 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerakabeslaria, musikagilea eta kazetaria

Leire Elustondo Quiñones (Ermua, Bizkaia, 1993ko martxoaren 5a) abeslaria, musika konposatzailea eta kazetaria da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txiki txikitatik hasi zen musika ikasten, pianoa eta kantua tartekatuz. Abeslari gisa, bakarlari hasi zen lehenengo eta Iker anaiarekin bikotea osatuz gero.[1] Euskal Kantuz Lehiaketan hartu zuen parte urteetan eta 2012koan bigarren postua eskuratu zuen, duo modalitatean anaiarekin batera abestuz. EITBko hainbat abesti lehiaketan hartu du parte; euskara, gaztelania eta ingelerazkoa da bere kantu-errepertorioa.[2]

2011an Beldur barik saria eskuratu zuen, berak sortutako "La rutina" abestiarekin.[3][4] Zast musika taldearekin kolaboratutakoa da eta 2016an Ermuan Bagara ekimeneko kantuaren abeslarietako bat izan zen.[5][6][7][8]

EHUko Leioako kanpusean Kazetaritza ikasketak burutu ostean, bere Gradoko lanean euskal kultura eta kanpokoa nola ezkontzen diren aztertu zuen.[9] Ermua eta Mallabiko Drogetenitturri hilabetekarian kolaboratzaile aritutakoa da, eta EITBn kazetari eta aurkezle gisa, lekuan lekuko informazioa eskainiz.

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2011an Beldur barik saria, "La rutina" izeneko abestiarekin.[3][10]
  • 2012an Euskal Kantuz Lehiaketan bigarren saria.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) «Leire Elustondo [Elkarrizketa Laburra - video dailymotion»] Dailymotion (Noiz kontsultatua: 2020-02-25).
  2. (Gaztelaniaz) ««Cuando cantamos nos olvidamos, incluso, que estamos enfadados»» El Correo 2012-06-24 (Noiz kontsultatua: 2020-02-06).
  3. a b (Gaztelaniaz) ««Los mensajes negativos de las canciones van minando aunque no te des cuenta»» El Correo 2012-01-15 (Noiz kontsultatua: 2020-02-06).
  4. «Hasiera» Beldur barik (Noiz kontsultatua: 2020-02-25).
  5. (Gaztelaniaz) «El grupo Zast dará varios conciertos en su gira catalana» El Diario Vasco 2012-04-21 (Noiz kontsultatua: 2020-02-25).
  6. (Gaztelaniaz) «El Ermuan Bagara incluirá un flashmob» El Diario Vasco 2016-04-20 (Noiz kontsultatua: 2020-02-25).
  7. «A tu servicio - Canal noticias - Detalle de la noticia» www.ermua.es (Noiz kontsultatua: 2020-02-25).[Betiko hautsitako esteka]
  8. «BLOG AMPA Anaitasuna Ikastola / Gurasoen Elkartea» ampaanaitasuna.blogspot.com (Noiz kontsultatua: 2020-02-25).
  9. «Zerendatu honen arabera: egilea"Grado en Periodismo"» addi.ehu.es (Noiz kontsultatua: 2020-02-25).
  10. «A tu servicio - Canal noticias - Detalle de la noticia» www.ermua.es (Noiz kontsultatua: 2020-02-25).[Betiko hautsitako esteka]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]