Leku geometriko
Itxura
- Artikulu hau matematikari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Leku (argipena)».
Matematikan, eta bereziki geometrian, leku geometrikoa puntuen multzo bat da. Puntuek propietate geometriko jakin bat betetzen dute.
Planoan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Planoko leku geometrikoen hainbat adibide:
- Zirkunferentzia planoko puntuen leku geometrikoa non distantzia zentrora balio finkoa (erradioa) den.
- Elipsea planoko puntuen leku geometrikoa non fokuetarako distantzien batura balio finkoa den.
- Parabola planoko puntuen leku geometrikoa non fokurako distantzia eta zuzentzailerako distantzia bera diren.
- hiperbola planoko puntuen leku geometrikoa non fokuetarako distantzien kendura balio finkoa den.
Espazioan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Irudi geometriko oso konplexuak defini daitezke leku geometrikoak bezala. Esaterako, Koadrikak badaude definituta polinomio koadratikoen zeroen leku geometriko bezala. Adibideak:
- Esfera espazioko puntuen leku geometrikoa non distantzia zentrora balio finkoa (erradioa) den.
- Elipsoidea koadrika bat da elipsearen antzekoa, baina hiru dimentsiotan.
- Hiperboloidea koadrika bat da hiperbolaren antzekoa, baina hiru dimentsiotan.
- Paraboloidea koadrika bat da parabolaren antzekoa, baina hiru dimentsiotan.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz) Leku geometrikoaren kontzeptua, wikiEducared-en