Lekuko muino

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Bardeetako lekuko muinoak

Lekuko muinoa (muino uhartea edo mendi uhartea ere deitua dena) toki lau batean isolaturik ageri den muino bakartia da. Higaduraren lanaren ondoren hondar gisa geratu den erliebea da. Eskualde maldatsuetan edo plataforma kontinentaletan arroka gogor eta bigunen geruzak modu horizontalean bata bestearen gainean daudenean, ibaiek geruza bigunetan eragindako higadurak muinoak eratzen ditu. Muinoek goialde laua izaten dute, goiko geruza gogorraren aztarna gisa.

Euskal Herriako hainbat lekutan daude mota horretako egiturak. Ikusgarrienak Bardeetan daude. Arabako Lautadan lekuko muinoak herrixken kokaleku izan dira historian zehar, esaterako, Gasteizen bertan, Estarroan edo Olarizun.

Euskal Herritik kanpo ere, badago adibiderik. Iberiar Penintsulako Erdialdeko Goi Ordokian eta Ebroren Haraneko arro sedimentarioetan oso arruntak dira. Madrilgo Erkidegoan, hiru hauek azpimarra daitezke: Buenavista Muinoa, Cerro de los Ángeles eta Marañosako Muinoak. Andaluzian, berriz, Zújar herrian (Granada) dagoen Jabalcón Muinoa eta Ubedako muino ospetsuak.

Spitzkoppe, Namibia
Kata Tjuṯa, Australia
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Lekuko muino Aldatu lotura Wikidatan