Eztarroa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Eztarroa
Gasteiz, Euskal Herria
Estarroa gasteiz.jpg
Kokapena
Herrialdea  Euskal Herria
Probintzia  Araba
Udalerria Gasteiz
Koordenatuak 42° 52′ 00″ N, 2° 45′ 00″ W / 42.866666666667°N,2.75°W / 42.866666666667; -2.75Koordenatuak: 42° 52′ 00″ N, 2° 45′ 00″ W / 42.866666666667°N,2.75°W / 42.866666666667; -2.75
Eztarroa hemen kokatua: Euskal Herria
Eztarroa
Eztarroa
Eztarroa hemen kokatua: Araba
Eztarroa
Eztarroa
Eztarroa hemen kokatua: Gasteiz
Eztarroa
Eztarroa
Eztarroa (Gasteiz)
Demografia
Biztanleria 60 (2015)

Eztarroa[1] (ofizialki Estarrona) Gasteizko udalerriko (Araba) mendebaldeko herri bat da. 539 metroko garaieran dago, muinotxo baten gainean, Otoetarako bidean. Eztarroatik iparraldera, hurbil dago Forondako aireportua.

Izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1205ean Donemiliagako goldean eta 1257ko beste dokumentu batean Eztarrona izenaz ageri da. 1294an, berriz, Heztarrona izenaz; eta XV. mendean, Escarrona. 1562an, berriro ere Eztarrona; eta 1572an, Aztarrona.[2]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eztarroak Erdi Aroan, hiribildua zenean, berezko jaurerria zuen. Haren defentsarako, egungo elizaren ondoan, Eztarroako dorrea zegoen. Dorre horrek hainbat jabe ezagutu zituen: Hurtado de Mendozatarrak, Gebaratarrak, Manriquetarrak, Orgaztarrak eta Alabatarrak. XVIII. mendearen erdialdean, jaurerri propioa izateari utzi zion, Gaztelako Koroaren eskuetara igaro baitzen.

Hiribildutzat ageri den lehenengo dokumentua da 1562ko Valladolideko Errege Entzutegi eta Kantzelaritzaren errege-gutun bat. Hiribildutzat, Mendozakoarekin batera Arabako Batzar Nagusietan prokuradorea izendatzen zuen, ordezkari.[3]

Eztarroa Mendozako udalerriaren barruan egon zen, harik eta 1975ean udalerri hori desegin eta hango herriak Gasteizko udalerrian sartu zituzten arte.

Monumentuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herritar ospetsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Gaspar Alaba Aranguren, Ignazio Maria Alaba arabar marinelaren aita.[4]
  • Frai Martin Bizkaitarra. Santuaren ospeaz hil zen, 1532an. Badaiako mendilerroan dagoen Santa Klara komentuan profesa egin zuen.[4]

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eztarroako biztanleria
██ 2000-2017 bitarteko biztanleria: Espainiako Estatistika Institutuak emandako datuak.[5]

██ 2018ko biztanleria: urte hartako udal erroldan jasoa.[6]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   «Estarrona» Euskal Onomastikaren Datutegia (EODA) . Noiz kontsultatua: 2019-01-27 .
  2. (Gaztelaniaz)  «Estarrona: Nombres», Auñamendi Eusko Entziklopedia .
  3. (Gaztelaniaz)  «Estarrona: Historia», Auñamendi Eusko Entziklopedia .
  4. a b (Gaztelaniaz)  Sáenz de Ugarte, José Luis (1983), Álava pueblo a pueblo, Arabako Kutxa, 86. orrialdea .
  5. Txantiloi:Cita web
  6. Gasteizko Udala > Ikerlan eta estatistikak > Estatistikak gaika

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Araba