Lemmy (softwarea)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lemmy (software)» orritik birbideratua)
Lemmy logo.svg Lemmy
Lemmy logo.svg
Jatorria
Azken bertsioa 0.10.3
Honen izena darama Lemmy Kilmister, Lemmings, Lemmy Koopa (en) Itzuli eta Leming
Ezaugarriak
Programazio-lengoaia Rust (en) Itzuli, TypeScript (en) Itzuli eta Actix (en) Itzuli
Lizentzia GNU Affero General Public License, version 3.0 (en) Itzuli
Deskribapena
Honen parte da Fedibertso
Fikzioa
Erabiltzen du Actix (en) Itzuli, TypeScript (en) Itzuli, ActivityPub eta Rust (en) Itzuli
Euskaraz
Euskaraz Bai
join.lemmy.ml
Iturri-kodea https://github.com/LemmyNet/lemmy, https://codeberg.org/LemmyNet/lemmy eta https://yerbamate.ml/LemmyNet/lemmy

Lemmy gizarte-markatzaileei, foroei eta albiste batzaileei ostatu emateko software librea da. Esteken bilketak edo bildumak egiteko eta instantzia deszentralizatuak sortzeko balio du baita ere.

Lemmy Reddit, Lobste.rs edo Hacker News bezalako guneen antzekoa izateko sortu zen, baina erabat libre eta deszentralizatua izateko. Erabiltzaileen intereseko foroak, posta hariak eta eztabaida irekietan harpidetza egiteko aukera eskaintzen du, eta gainera iruzkinetan bozkatzeko eta iruzkin berriak gehitzeko aukera dago. Botoen arabera iruzkinak gora edo behera mugituko dira eta horrela boto gehien dauzkaten iruzkinek ikusgarritasun handiagoa lortuko dute.

Foroetan galderak, hausnarketak, iruzkinak edo esteka interesgarriak parteka daitezke. Eta besteen galderak, hausnarketak, iruzkinak eta bidalketak, oro har, gora edo behera mugi daitezke, pixkanaka-pixkanaka, botoen indarrarekin.

Jakintza nahikoa daukan edonork har dezake zerbitzari batean ostatu eta instantzia berri bat sortu. Instantzia horiek guztiak federatuak dira, eta fedibertsoari loturik daude.

Hainbat sistema eragile[1] eta web nabigatzailerekin erabil daiteke.

Izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Garatzaileek honela azaltzen dute izena[2]:

Euskaraz[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Software librea izanik, hizkuntza paketea edozein hizkuntzatara itzultzeko aukera[5] zabalik dauka. Boluntario batzuek[6] mantentzen dute euskarazko lokalizazioa.

Hizkuntza paketea euskarara ekartzeaz gain, Lemmy.eus instantzia sortu dute[7] eta komunitatearen esku, erabat irekita utzi dute.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «App | Lemmy.eus» kaixo.lemmy.eus Noiz kontsultatua: 2021-02-25.
  2. «About - Lemmy Documentation» join.lemmy.ml Noiz kontsultatua: 2021-02-25.
  3. (Ingelesez) «Lemmy Koopa» Super Mario Wiki Noiz kontsultatua: 2021-02-25.
  4. (Ingelesez) «Lemming – The Little Giant Of The North» SunChild International Environmental Festival Noiz kontsultatua: 2021-02-25.
  5. (Ingelesez) «Contributing - Lemmy Documentation» join.lemmy.ml Noiz kontsultatua: 2021-02-25.
  6. «Lemmy - Librezale.eus» librezale.eus Noiz kontsultatua: 2021-02-25.
  7. «Ongi etorri! | Lemmy.eus» kaixo.lemmy.eus Noiz kontsultatua: 2021-02-25.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]