Lemniscomys barbarus
| Lemniscomys barbarus | |
|---|---|
| Iraute egoera | |
Arrisku txikia (IUCN 3.1) [1] | |
| Sailkapen zientifikoa | |
| Klasea | Mammalia |
| Ordena | Rodentia |
| Familia | Muridae |
| Generoa | Lemniscomys |
| Espeziea | Lemniscomys barbarus Linnaeus 1766[2]
|
Lemniscomys barbarus Lemniscomys generoko animalia da. Karraskarien barruko Murinae subfamilia eta Muridae familian sailkatuta dago.
Informazio taxonomikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lemniscomys generoa Afrikan aurkitzen da. Hamar espezieetatik, Lemniscomys barbarus da Afrikako ipar-mendebaldean dagoen bakarra.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Apodemus sylvaticus baino zertxobait handiagoa da, isatsa, burua eta gorputza baino zertxobait luzeagoa duena. Goialdeko ilea kanela kolore argikoa da, marra beltz bat du bizkarrean zehar alboetan beste bost zerrenda beltz zabalago daude, ilajearen ondoa baino kolore zurbilagoko beste erdiko lerro bat entzerratzen dute. Sabelaldean kolorea degradatu egiten da zuritu arte, lau hanketan ere bai. Gorputzaren neurriak. burua gehi gorputzaren luzera: 99,3-108,0 mm; buztanaren luzera: 80,0-113,0 mm; Belarriaren luzera: 12,7-16,0 mm; atzeko oinaren luzera: 25,0-28,5 mm; pisua: 38,4-43,0 gramo. Hortz formula: 1.0.0.3./1.0.0.3. Kromosoma kopurua (2n): 54.[3]
Banaketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Afrikako espeziea da. Saharaz hegoaldeko sabana eta estepa guztietan hedatuta dago, Senegaldik Tanzaniara. Magreben eta Ceuta eta Melillako lurraldeetan ere badago. Ceutan, Anyera mendian eta Calomocarro-n harrapatu da, eremu kontinentalean eta Hacho mendian dago. Melillan, Rostrogordo lautadan detektatu da.
Aldaera geografikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lau azpiespezie deskribatu dira Saharaz hegoaldeko Afrikan. Iparraldeko Afrikan, izendatutako azpiespeziea bakarrik aurkitzen da.
Habitatak eta altitude tartea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Leku lehor eta idorretan bizi da, landaretza pixka bat dutenetan. Ceutan, lehortasun maila jakin bat duten eremuetan laborantza estentsiboak eta ergen zuhaitzak dauden eremuak okupatzen ditu. 20 eta 400 metro bitarteko altueretan erregistratu da.
Ugalketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Afrikako erdialdeko lursagu hauek bi ugalketa-aldi dituzte. Ernalketa-aldia 28 egunekoa da, eta normalean lau edo bost kume izaten dituzte, nahiz eta 12 kume baino gehiagoko kumaldiak erregistratu diren. Jaioberriek 3 gramo pisatzen dute eta ile motzez estalita jaiotzen dira. Jaio eta astebetera irekitzen dituzte begiak.
Dieta
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Belar zurtoinez, belarrez, hostoez eta haziez elikatzen dira, bai basatiez bai landutakoez. Intsektuak ere jan ditzakete.
Ugaritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ceutako lurraldeetan, ez dirudi espezie ugaria denik. 1984 eta 1988 bitartean egindako ikerketa batean, harrapatutako 91 txikietatik 3 baino ez ziren espezie honetakoak.
Antolaketa eta portaera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Egunekoa da, bakartia da eta gizakiak saihestu egiten ditu. Bere jarduera gorena ilunabarrean izaten du, nahiz eta egun argiz aktibo ikusi izan den. Manipulatua izan denean, ikusi da, isatsaren azala oso hauskorra duela.
Garrantzia ekonomikoa eta gizakiekin duen harremana
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ez du interes ekonomikorik gizakientzat.
Harraparitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ceuta eta Melillako lurraldeetan, egapropiletan duen presentzia urria da. Haragijaleen dietaren parte izan daiteke, hala nola txakala (Canis aureus) eta azeri arrunta (Vulpes vulpes), batez ere.
Gaixotasunak eta parasitoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ez dago informaziorik Ipar Afrikako populazioei buruz.
Mehatxuak eta kudeaketa neurriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Habitataren aldaketa dela dirudi mehatxurik esanguratsuena, populazio txikia duelako. Rattus norvegicus eta Rattus rattus arratoiekin lehiatzeak ere eragiten dio.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez)Mammals - full taxonomy and Red List status Ugaztun guztien egoera 2008an
- ↑ Linnaeus. (1766). in: Muridae. Syst. Nat..
- ↑ (Gaztelaniaz) L. Javier Palomo y Julio Gisbert (editores). (2002). Atlas de los MAMÍFEROS TERRESTRES de España. Organismo autonomo de Parques Nacionales Gran Via de San Francisco, 28005 Madrid, 408 or. ISBN 84-8014-431-9..
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aisa eta Martinez (1995), Aulagnier eta Thevenot (1986), Cabrera (1932), Kingdon (1974), Kowalski eta Kowalska (1991), Petter eta Saint-Girons (1965).