Edukira joan

Lenny Wilkens

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lenny Wilkens

(2013)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakLeonard Randolph Wilkens
JaiotzaBrooklyn1937ko urriaren 28a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaMedina2025eko azaroaren 9a (88 urte)
Hezkuntza
HeziketaProvidence College (en) Itzuli
Boys and Girls High School (en) Itzuli
Boys High School
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jardueraksaskibaloiko jokalaria eta saskibaloi entrenatzailea
Ibilbidea
Taldeak Urteak Pos Zbk
Portland Trail Blazers1974-1975
Atlanta Hawks1960-1968
Cleveland Cavaliers1972-1974
Seattle Supersonics1968-1972antolatzaile19
Providence Friars men's basketball (en) Itzuli1957-1960
Draft NBA Atlanta Hawks
 
Posizio edo espezialitateaantolatzailea
Pisua82 kilogramo
Altuera185 zentimetro
Jasotako sariak
KidetzaAlpha Phi Alpha (en) Itzuli
Ideologia eta sinesmenak
Erlijioakatolizismoa

Leonard Lenny Randolph Wilkens (Brooklyn, New York, AEB, 1937ko urriaren 28a - Medina, Washington, 2025eko azaroaren 9a) saskibaloi jokalari eta entrenatzaile izan zen. Seattle Supersonics taldeko lehendakariordea izan zen.

Biografia eta lorpenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Leonard Randolph Wilkens, Lenny, Brooklynen jaio zen, New Yorken, AEBetan, 1937ko urriaren 28an. Aita afroamerikarra zen eta ama, berriz, irlandar jatorriko amerikarra eta erlijio katolikoan hezi zuten semea.

Berehala hil zitzaion aita, bost urte besterik ez zituenean eta amak atera zuen aurrera familia[1].

Hiru urtean jokatu zuen Providence Unibertsitatean eta, txiki samarra bazen ere (1,85 m), 14,9 puntu eta 7,3 erreboteko promedioa egin zuen. Bi alditan aukeratu zuten estatuko bost hoberenen artean.

« ... Oso pertsona aktiboa naiz; ezin dut neure burua geldi imajinatu...[2] »

Txinara joateko aukera etorri zitzaion, baina ez zuen denbora osoko lana nahi, familiaz eta gozatzeko beta ere ez baitzuen galdu nahi.

Ez zituen sekula ahaztuko hasierako zailtasun haiek eta, aukera izan zuen bezain pronto, laguntzeko grinan ibili zen beti. Lenny Wilkens izeneko fundazioa zuen, behartsuei laguntzeko eta Seattleko Odessa Brown Children's Clinic da bere helburu nagusienetako bat da[1].

1960an, St. Louis Hawksek hartu zuen aukeraketako lehenengo biran, seigarren posizioan. Puntuak egiten zituen basea zen eta ondo pasatzen zuen. 1970eko ligan, 9,1eko batezbestekoa egin zuen asistentzietan[3].

1968an, ia-ia MVP izan zen, baina bigarren geratu zen, Wilt Chamberlainen atzetik. Seattle eta Clevelandik pasatu zen eta Portland Trail Blazersen izan zen jokalari. Erretiroa hartu zuenean, historiako asistenteetan bigarren zen, Oscar Robertsonek aurrea hartu baitzion.

Entrenatzaile NBAn

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oraindik erretiratu gabe zegoen, entrenatzaile lanetan hasi zenean, Seattle Supersonics (1969-1972) eta Portland Trail Blazers (1974-1975).

1979an, jokalari lanak baztertuta, NBAn lortutako titulu bakarra lortu zuen Seattlekin.

32 denboralditan zehar, errekor ugari lortu zuen. 1994an, Urteko entrenatzaile aukeratu zuten eta 1996an, berriz, historian izan ziren hamar entrenatzaile hoberenetariko bat.

Taldeak zuzentzeko lanetan, garaipenen ehunekoen errekorra izan zuen: % 53,6; 45 partidako batezbestekoa denboraldiko. Hamasei aldiz eraman zituen bere taldeak kanporaketetaraino eta 69 partida irabazi zituen; garaipen gehien lortu dituzten entrenatzaile artean, seigarrena da.

Ligan, garaipen gehien lortu dituztenen artean, bigarren entrenatzailea zen, Don Nelsonen atzetik.

« ...Denek zioten ezingo genuela Playoffsetan parte hartu, gaizki gindoazen-eta… baina lortu genuen gauzak aldatzea. (...). Aldatzen joan ahal izateko, ez genuen presarik izan, horrek ez baitu laguntzen eta, zenbaitetan, gehiago atzeratzen zaitu. Pixkanaka hasi ginen gure trebezia erabiltzen, gradualki… eta gauzak ondo joan zitzaizkigun!....[4] »

Jokalari moduan

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Bederatzi aldiz hartu zuen parte All Starrean (MVP izan zen 1971n).
  • Pasatzaile onena 1970ean.
  • NBAko historiako 50 saskibaloi-jokalari onenen artean hautatu zuten 1996ean.
  • Basketball Hall of Fame-eko kide 1989az geroztik.

Entrenatzaile moduan

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • NBAko txapeldun, 1979an.
  • Urteko entrenatzaile onena, 1994an.
  • All Starreko entrenatzailea, lau alditan (bi irabazi, bi galdu).
  • NBAko txapelketan parte hartzaile handiena, bai jokalari eta entrenatzaile moduan (3.319 partida).
  • Historiako hamar entrenatzaile onenen kidea, 1996an hautatua.
  • Basketball Hall of Famen kide entrenatzaile moduan 1998tik, John Wooden, Bill Sharman eta Tom Heinsohnekin batera.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]