Leon Olalkiaga

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Leon Olalkiaga
Bizitza
Jaiotza Segura1859ko ekainaren 28a
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza Donostia1919ko martxoaren 28a (59 urte)
Familia
Seme-alabak
Jarduerak
Jarduerak albaitaria

Leon Olalkiaga Aseginolaza (Segura, 1859ko ekainaren 28a - Donostia, 1919ko martxoaren 28a) gipuzkoar albaitaria izan zen.

Segurako Jose Antonio Olalkiaga Urrestarazuren eta Idiazabalgo Francisca Aseginolaza Aranbururen semea. 1886an albaitaritzan lizentziatu zen Madrileko Unibertsitatean. Urte horretan bertan, Beasaingo albaitari izendatu zuten. Leonen aita Segurako albaitaria izan zen eta hil zenean, Leon izendatu zuten hura ordezkatzeko, baina izendapenari uko egin zion. 1892an Zumaiako udal-albaitari izendatu zuten eta karguari 1902an egin zion uko.

1904an Gipuzkoako Aurrezki Kutxa Probintzialaren albaitari aukeratu zuten, Zizurkilen kokatua dagoen Fraisoro Baserrirako aukerako ganadua erosteko egindako inbertsioetarako eta hazitarako abelburuen estalketak kontrolatzeko albaitari bat behar baitzuten. Pirinioetako behiaren arrazaren Herd-Bookean aholkulari tekniko ere izan zen.

Jose Manuel Etxanizen aburuz, En las astas del toro liburuxkaren autorea da, 1912an anonimoki publikatu zena.

1905ean Eskalketa Zerbitzuaren Ikuskatzaile izendatu zuten, eta zezenen estalketako eta abelgorrien lehiaketak autolatzen jardun zuen. Fraisoro Baserrian etxe-abereen osasunari buruzko ikastaroak ere ematen zizkien abeltzainei.[1]

Bergarako Agapita Borne Zabaletarekin ezkonduta, Ramon Olalkiagaren aita izan zen.

1946an Gipuzkoako albaitariek omenaldia egin zioten eta jaiotetxean oroitarria ezarri zuten.[2]

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Historia de la veterinaria española, Cesáreo Sanz Egaña, Madrid, Espasa Calpe, 1940
  • El sector agrario guipuzcoano y las políticas provinciales durante la Restauración, Pedro Berriochoa Azcárate, Gipuzkoako Foru Aldundia, 2009
  • D. León Olalquiaga Aseguinolaza y D. Luis Saiz Saldain. Su contribución a la riqueza pecuaria de Guipúzcoa, José Manuel Etxaniz Makazaga, Boletín de la Real Sociedad Bascongada de los Amigos del País, 2, 1996
  • De albéitares y veterinarios municipales en Beasaín (1868-1990), José Manuel Etxaniz Makazaga, Boletín RSBAP, 2005eko maiatza.
  • De veterinarios municipales en Zumaia 1892-1985, José Manuel Etxaniz Makazaga, Boletín RSBAP, 2005eko urria
  • José Manuel Etxaniz Makazaga:Tres veterinarios en el desarrollo ganadero de Guipúzcoa (1840-1940). Albaitaritza Zientzien Errege Akademiako sarrera hitzaldia, 2011ko otsailaren 7a

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]