Leonel Fernández
Leonel Antonio Fernández Reyna (Santo Domingo, Dominikar Errepublika, 1953ko abenduaren 26a -) Dominikar Errepublikako politikari eta abokatua da.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Errepublikako lehendakaria izan zen 1996tik 2000ra eta 2004tik 2008ra. 2008an berriz aukeratu zuten lehendakari.
Lehenengo ikasketak New Yorken egin zituen. Bere herrialdera itzuli ondoren, zuzenbidea ikasi zuen Santo Domingoko Unibertsitate Autonomoan, eta han bertan egin zuen doktoregoa. Juan Bosch izan zuen maisu eta gidari, eta Partido de la Liberación Dominicana (PLD) alderdia sortu zuten biek 1973an. 1983an, alderdiko Batzorde Nagusiko kide egin zuten, eta 1990ean, Batzorde Politikokoa. 1994ko hauteskundeetan Errepublikaren lehendakariorde izateko hautagai izan zen, baina ez zuen irabazi. 1996ko hauteskundeetan Errepublikako lehendakaritza lortu zuen. PLD alderdiak lortutako lehen estatuburua izan zen.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Leonel Fernández |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.