Juan Bosch

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Juan Bosch
Juan Bosch (1963).jpg
43. President of the Dominican Republic

1963ko otsailak 27 - 1963ko irailak 25
Rafael Filiberto Bonnelly - triunbiratu
Bizitza
Jaiotza La Vega Province1909ko ekainaren 30a
Herrialdea  Dominikar Errepublika
Heriotza Santiago de los Caballeros2001eko azaroaren 1a (92 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Lanbidea
Lanbidea politikaria, historialaria eta idazlea
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Dominican Revolutionary Party

Juan Bosch (La Vega, Dominikar Errepublika, 1909ko ekainaren 30a - Santo Domingo, Dominikar Errepublika, 2001eko azaroaren 1a) politikaria izan zen. Leónidas Trujilloren diktaduraren aurka jardun zuen, eta Dominikar Alderdi Iraultzailea sortu zuen 1939an. Erbestean bizi izan zen 1942tik 1961era. Trujillo hil zutenean (1961), sorterrira itzuli, eta presidente hautatu zuten hurrengo urtean. Handik zazpi hilabetera, armadak kendu zuen kargutik, komunistei lagundu izanaz salatuta, eta erbestera alde egin zuen berriro. 1965ean, berriz ahalegindu zen lehendakaritza bereganatzen, baina Estatu Batuen esku-hartze militarrak zapuztu zuen ahalegina. 1966an, galdu egin zituen hauteskundeak Joaquín Balaguerren aurka, eta 1973an Dominikar Askapenerako Alderdia sortu zuen. 1978tik 1990era, lau bider aurkeztu zen hauteskundeetara, eta beste horrenbeste aldiz galdu zuen.

Bestalde, dominikar literaturako idazle gailenetako bat izan zen. Ipuin eta kontakizun asko idatzi zituen, baita saiakera-libururik ere: Crisis de la democracia de América en la República Dominicana (1964).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]