Les Binks

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Les Binks
Les-2016-3N.jpg
Bizitza
Jaiotza Portadown1948ko apirilaren 5a (71 urte)
Herrialdea  Erresuma Batua
Jarduerak
Jarduerak musikaria eta bateria-jotzailea
Genero artistikoa heavy metala
Musika instrumentua bateria
Diskoetxea Columbia Records

James Leslie Binks (Portadown, Ipar Irlanda, 1948ko apirilaren 5a), 1977-1979 bitartean, Judas Priest heavy metal bandako bateria izan zen musikari ipar irlandarra da. Banda hori utzi eta gero, Axis Point, Lionheart eta Tytan bandetan ere aritu da lanean, gaur egun, folk musika egiten duen Faintin'Goats banda irlandarrarekin kolaboratzen duelarik noizbehinka.[1]

Lana[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1974an hasi zen Deep Purple bandaren baxu zen Roger Gloverrekin lanean, The Butterfly Ball and the Grasshopper's Feast albumean sesio-musikaria izan zelarik. Urte berean sartu zen Ingalaterrako Fancy bandan eta Wild Thing eta Something to Remember diskoetan parte hartu zuen[2].

Gloverri esker -Sin After Sin ekoiztu zuenetako bat izan zen hau-, 1977ko martxoan, Judas Priest bandan sartzeko aukera izan zuen eta, 1978an, Stained Class eta Killing Machine albumak grabatu zituzten. 1979an, berriz, Unleashed in the East zuzenekoa etorri zen, baina, urte bereko uztailean, Killing Machine Tour sustapen bira egiten ari zirenean, banda utzi egin zuen, Dave Hollandek bere ordea hartu zuelarik. Haiekin egon zen bitartean, Beyond the Realms of Death abestiaren riff nagusia idatzi zuen, bandarekin egin zuen konposizio-lan bakarra, alegia.

Ondoren, Charlie Whitney gitarrak Axis Point bandan sartzeko aukera eman zion eta haien ekoizpenetan parte hartu zuen.

1981ean, Lionheart bandan sartu zen, Dennis Stratton (Iron Maiden bandako kide ohia) eta Jess Cox (Tygers of Pan Tang bandako kide ohia), beste batzuen artean, lagun izan zituelarik. Hala ere, urtebete besterik ez zuen honetan ere iraun, eta 1983ra arte, Tytan bandan aritu zen.

Urte asko eman zituen musikatik kanpo eta The Shackers bandarekin izan ziren bere agerpen publiko bakarrak. Egun, Faintin' Goats folk bandarekin elkarlanean aritu ohi da noizean behin.

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Roger Glover[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1974: The Butterfly Ball and the Grasshopper's Feast

Fancy[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1974: Wild Thing
  • 1975: Something to Remember

Judas Priest[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Axis Point[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1979: Axis Point
  • 1980: Boast of the Town

Tytan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1982: Blind Men and Fools (single)

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]