Les Petits Chanteurs de Saint Marc

Wikipedia, Entziklopedia askea
Les Petits Chanteurs de Saint-Marc


Datuak
Jatorria1986
EgoitzaNotre-Dame de Fourvière Basilika, Lyon,  Frantzia
Musika motaKlasikoa
ZuzendariaNicolas Porte
AhotsakHaur abesbatza
Taldekideak75-80
FundatzaileaNicolas Porte
Webgunea[1]

Les Petits Chanteurs de Saint-Marc (Saint-Marc-eko haur kantariak) 1986ko irailean Lyongo Notre-Dame de Fourvière Basilikan sortutako haur abesbatza ospetsua da. Sortzailea Nicolas Porte izan zen.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

75-80 haurrak dituen talde mistoa da. Umeen adina hamar urtetik hamabostera doaz. Guztiak Lyongo Saint-Marc ikastetxeko ikasleak dira. Nicolas Porte, taldearen zuzendaria, ikastetxean kantu-aktibitateak antolatzeko 1984an kontratatu zuten. Garai hartan Porte arkitektura ikasten ari zen, piano eta kantuaren gaineko ezagutzekin. Bi urte geroago ospe handia eskuratu duen abesbatzak sortu zuen, bereziki Christophe Barratierek zuzendu zuen Les Choristes (20004) filmean parte hartu ondoren. Film horretan parte hartzea Frantzia osoan eginiko lehiaketa batean lehiatzearen ondorioa izan zen. Abesbatzaren taldekia den Jean-Baptiste Maunier, Pierre pertsonaiaren lana eginez, filmearen protagonista bihurtu zen. Gaur egun Maunier aktore lanean dabil. Abesbatzaren errepertorioa musika klasikoan kokatzen da, musika erlijiosoa zein musika profanoa, kantu gregorianotik musika garaikidera.

2004. urtetik izan diren bakarlariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Jean-Baptiste Maunier (2005. urte arte)
  • Jean Crevits (2007-2012)
  • Jean-Baptiste Brulé (2010-2012)
  • Jade Farabet (2012-2015)
  • Emma Armer (2015-2016)

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Les Petits Chanteurs de Saint-Marc (1988) ;
  • Les Petits Chanteurs de Saint-Marc (1991) ;
  • Salve Regina (1993) ;
  • Musique Sacrée Notre Dame de Fourvière (1998) ;
  • Messes de Joseph Haydn (1999) ;
  • Récital (2004) ;
  • Les choristes (filmaren soinu banda, 2004) ;
  • Les choristes en concert (2005) ;
  • Nos Rêves (2005) ;
  • Dans la cour des grands (2008) ;
  • Los Chicos del Coro (2008) ;
  • Les petits chanteurs de Saint-Marc chantent Les Beatles (2011) ;
  • De Cine (2013).
  • Recital (2014)

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Les Petits Chanteurs de Saint-Marc Les choristes filmarekin oso ezagunak egin ziren. Filma egin ondoren Les choristes en concert grabatu zuten. Mozarten Bastien und Bastienne opera komikoa grabatu eta DVDn plazaratu zuten.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]