Leslie Landon

Wikipedia, Entziklopedia askea
Leslie Landon

(1977)
Bizitza
JaiotzaLos Angeles1962ko urriaren 11 (61 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Familia
AitaMichael Landon
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaHegoaldeko Kaliforniako Unibertsitatea
Pepperdine University (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakpsikologoa, zinema aktorea eta telebista-aktorea
IMDB: nm0484930 Edit the value on Wikidata

Leslie Landon Matthews (Los Angeles, Kalifornia, AEB, 1962ko urriaren 11) estatubatuar psikologoa eta aktorea da. Little House on the Prairie (Larreko etxe txikia) telesailean paper txikiak egin zituen. Serie horretan bere benetako aita, Michael Landon aktorea, zen protagonistetako bat.[1][2]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Matthews Los Angelesen jaio zen. Leslie Landon eta Melissa GilbertLaura Ingalls interpretatu zuen Larreko etxe txikia telesailean–  eskola berean ikasi zuten txikitan.

Aktore ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1982tik 1984ra Little House on the Prairie (Larreko etxe txikia) telesailean Etta Plum izan zen. Gero, beste lau ataletan ere agertu zen gonbidatu gisa 1975 eta 1981 bitartean.* Landonek BA bat lortu zuen psikologian eta MA bat psikologia klinikoan Pepperdineko Unibertsitatean, eta doktoretza bat ezkontzan eta familia-terapian Kaliforniako Graduondoko Institutuan.[3][4]

Bizitza pertsonala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Neba-ahizpak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Landonen gurasoak Michael eta Lynn Landon dira, aktore eta zuzendari.[5] Landonek zortzi neba-ahizpa ditu. Horien artean Michael Landon Jr. (aktorea, gidoilaria, film zuzendaria) eta Christopher Landon (film zuzendaria) dira. Shawna Landon ahizpa ere aktorea da.

Amaren lehen ezkontzatik, Landonek beste ahizpa bat du: Cheryl Lynn Landon. Bere aita aurretik Cindy Landonekin ezkonduta egon zen eta Jennifer Landon aktorea eta Sean Matthew Landon ahizpa-neba erdiak ditu. Adopziozko neba bat du, Mark Landon aktorea (hila), eta Dodie Fraserrekin Josh Landon. Azken biak aitaren lehen ezkontzakoak dira[6] Aitona judua zen eta amona katolikoa.[7] Aita judu hazi zuten.

Ezkontza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Landon Brian Matthewsekin ezkondu zen 1990ean. Rachel Matthews alaba nagusia 1993an jaio zen eta hura ere aktorea da, Happy Death Day/filmean egin zuen debuta, Christopher osabak zuzendua.[8][9]

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Little House on the Prairie
    • 1975: Plague Victim in "The Plague" (1. denboraldia)
    • 1977: Kate in "The Election" ( 3. denboraldia)
    • 1979: Marge in "The Third Miracle" (6. denboraldia)
    • 1981: Pam in "A Wiser Heart" (8. denboraldia)
    • 1982–83: Etta Plum, 15 episodes ( 9. denboraldia)
    • 1983: Etta Plum in Little House: Look Back to Yesterday (TV movie)
    • 1984: Etta Plum in Little House: Bless All the Dear Children (TV movie)
    • 1984: Etta Plum in Little House: The Last Farewell (TV movie)
    • Father Murphy
    • 1982: Kate Jones in "The Dream Day"

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) «Leslie Landon - Biography» IMDb (Noiz kontsultatua: 2024-01-20).
  2. (Ingelesez) Peterson, Robbie. (2023-12-08). «Leslie Landon's Biography: Siblings, Husband Brian Matthews, Bio» The Biography (Noiz kontsultatua: 2024-01-20).
  3. Lee, Jane. (April 29, 2008). «A Dodger Blue Graduation» Pepperdine Graphic.
  4. «Distinguished Alumni 2008» Pepperdine University.
  5. Levine, Stuart. (May 21, 1999). «Review: 'Michael Landon, the Father I Knew'» Variety.
  6. Report on death of Mark Landon. Latimesblogs.latimes.com May 11, 2009.
  7. «His Early Days Were Fun» Philadelphia Daily News July 2, 1991.
  8. «Actor Michael Landon's Legacy Continues at the Apple Blossom Festival» oldtownwinchesterva.com.
  9. Wilson, Staci Layne. (October 5, 2017). «Exclusive – Rachel Matthews Talks Happy Death Day» Dread Central.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • When Children Grieve: For Adults to Help Children Deal with Death, Divorce, Pet Loss, Moving, and Other Losses. By John W. James, Russell Friedman, Dr. Leslie Matthews. HarperCollins, 2001.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]