Letamendi baserria
| Letamendi baserria | |
|---|---|
| Kokapena | |
| Herrialdea | |
| Probintzia | |
| Udalerria | Beasain |
| Koordenatuak | 43°03′10″N 2°11′40″W / 43.05268°N 2.19438°W |
![]() | |
| Historia eta erabilera | |
| Eraikuntza | XVII. mendea |
| Ondarea | |
| Eraikitako euskal ondare nabaria | 33 |
Letamendi Beasaingo (Gipuzkoa) baserri bat da, XVII. mendekoa,[1] herrigunearen gaineko muino batean kokatua, Beasainmendi auzoko beheko aldean.
2007ko urtarrilaren 30an, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak Letamendi baserria kultura ondasun izendatu zuen, monumentu sailkapenarekin.[2]
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Oinplano laukizuzena du, 24 m x 17,50 metrokoa. Bi solairu eta ganbara ditu, harlangaitzezko hormak, harlanduzko eskantzuekin, zeinak lehenengo solairuraino iristen baitira. Bi isuriko estalkia du.[2]
Fatxada nagusia ekialdera begira dago, behe-solairuan bi leiho harlanduz inguratuak ditu, eta erantsitako terraza batek estaltzen du erdialdea alde honetan. Lehenengo solairuan eta ganbaran zurezko bilbadurak ikus daitezke, bao harlangaitzez beteak eta leiho irekiak dituztenak. Terrazatik zuzenean pasa daiteke lehenengo solairura eta ganbarara ate handi batean zehar. Hegoaldeko fatxadan gaur eguneko sarrera nagusia dago. Behe-solairuan burudun ate zurezko bat dago, bi orrikoa (horietako bat zatitua), burdineria artistikoaz hornitua. Horretaz gainera, hainbat leiho daude; aurrenekoan eta ganbaran beste bost bao daude, zurezko markoez inguratuak. Alde honetako bilbadura harlangaitzez estalia dago. Iparraldeko fatxada oso motza da, desnibelak estutzen duelako, eta ez dauka baorik. Alde honetan eranskin bat dauka, zeinaren estalkia hemengo horma-atalaren luzakina baita. Mendebaldeko fatxada ekialdekoaren antzekoa da, nahiz eta bao gutxiago eduki, eta bertan zegoen baserriko ezkaratza zaharra.[2]
Armadura altxatzen da atal bakarreko 28 zutaberen gainean: horietako 18, perimetro-paretetan bermatzen dira, gainerakoak behe-solairuko bertako zapata edo harroinetatik gora. Horien gainean muntaturik, lehen solairuko habeak daude, estalkiko forjaturainoko beso luze batzuk dituztela. Teilatua petral, gapirio eta goihabeen gainean bermatzen da. Habe eta besoetako mihiztadurak enara-buztan tankerakoak dira. Aipagarriak dira, baita ere, eraikinak dituen oholtzazko horma-atal jatorrizkoak.[2]
Ekialdeko hormigoizko eranskina ez da monumentuaren barruan sartzen.[2]
Irudiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Edukiaren zati bat monumentu hau sailkatutako kultura-ondasun izendatzen duen lege testutik hartu da. Izan ere, testua jabari publikokoa da eta ez du jabetza intelektualik, Espainiako Jabetza Intelektualaren Legeko 13. artikuluan xedatu denez (Espainiako Aldizkari Ofiziala, 97. zenbakia, 1996-04-22).
- ↑ «Letamendi baserria», Kultura Ondarea, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Saila.
- ↑ a b c d e «AGINDUA, 2007ko urtarrilaren 30ekoa, Kultura sailburuarena, Beasaingo (Gipuzkoa) Letamendi baserria, Kultura Ondasun gisa, Monumentu izendapenaz Euskal Kultura Ondarearen Zerrenda Orokorrean sartzeko dena», Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 50. zenbakia, 2007-03-12.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- «AGINDUA, 2007ko urtarrilaren 30ekoa, Kultura sailburuarena, Beasaingo (Gipuzkoa) Letamendi baserria, Kultura Ondasun gisa, Monumentu izendapenaz Euskal Kultura Ondarearen Zerrenda Orokorrean sartzeko dena», Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 50. zenbakia, 2007-03-12.
- Letamendi baserrian jaiotako Jose Migel Odriozola Peñagarikanoren solasaldiak, baserriko bizimoduari eta ohiturei buruz. Ahotsak.com webgunea (Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea).
