Libana

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Libana
Lubna JLMunoz.jpg
Bizitza
Jaiotza unknown value
Herrialdea Al Andalus
Heriotza unknown value ( urte)
Jarduerak
Jarduerak intelektuala
Enplegatzailea(k) Kordobako kalifa
Al Hakan II.a

Libana edo Lubna Kordobakoa (arabieraz: لبنى القرطبية‎; Kordoba, X. mendea), andalustar idazle, matematikari eta poeta famatua izan zen Al-Hakam II.aren garaian[1].

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espainiar jatorriko esklabua zen[1] baina Kordobako Al-Hakam II.a kalifaren idazkaria bihurtu zen. Kordobako liburutegian eskuizkribuak idatzi, kopiatu eta itzultzea zen bere lana. Medina Azaharako liburutegi famatuaren bultzatzailea ere izan zen Hasdai ben Xaprutekin batera[2].

Garaia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Al-Hakam II.a kulturaren defendatzaile handia izan zen[3]. Kronika arabiarrek diotenez garai hartan 170 emakume ilustratu bizi ziren hiriaren suburbioetan eta eskuizkribu garrantzitsuen kopiak egiten zituzten[4].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b (Ingelesez) Adamec, Ludwig W. (2016-12-14) Historical Dictionary of Islam Rowman & Littlefield ISBN 9781442277243 . Noiz kontsultatua: 2018-03-27.
  2. Martos, A (2013) Breve historia de Al-Andalus Nowtilus.
  3. Fletcher, R (1993) Moorish Spain University of California Press.
  4. Martos, A (2008) Historia medieval del sexo y del erotismo Nowtilus.